Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Noise & Seitan bilduma ZarataZarautzen

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, Noise & Seitan CD bildumaren inguruan joango da. Madrilgo COKO etxe okupatuan kontzertuak antolatzen ibiltzen diren lagun batzuek ateratako bilduma honi errepasoa egingo diogu, protagonistekin zuzenean hitzeginez eta nola ez, bertako abesti batzuk jarriz. Honez gain, beti bezala, inguruko agendari errepasoa egingo diogu, gaueko 21:30etatik aurrera Arraio Irratiko uhin libreetatik edo internet bidez.

irailak_17

Astearteko irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN. Eta gogoratu aste osorako lehiaketa dugula antolatua, hau da galdera:

Zein izan zen Madrilgo okupa mitikoenetako bat:

1. Cine Princesa
2. Minuesa
3. CSOA La Alpujarra

Badatozzz ahuntzak

Kaixooo! 2 hilabete t’erdi ta gero izugarrizko eztul jarioz datoz Jardi, Sozi, Malin eta edonato Arraioko egoitza nagusira, arroxara alegia.

Beste denboraldi “berri” bati ekiteko prest, gaurkoan Herrialde Katalanetara joko dugu CUP eko sekretaritza nazionaleko kide den Luis Salesekin elkarrizketatxo bat egin asmoz. Diada, aste hontako giza katea, etorkizuna,… kontu dexente izanen ditugu solasteko.

Eta bestetik, Stop Fracking! eko kidea den Azaitz Unanuerekin izango gara azkenaldi hontan izan diren berrien inguruan jarduteko.

Noski, ez dira faltako ahuntz todologoen arteko eztabaidak.

ahuntz

Eta badakizue, edonon zaudetela, gurekin parte hartzeko aukera duzuela. Adiorik ez, 21rak arte baizik!!

ZarataZarautz irratsaioa bueltan da

Iraila gerturatzen ari zaigu eta ZarataZarautz irratsaioko kideak bueltan gara. Opor luze batzuk hartu ostean, gogo biziz gatoz asteartero ohiko legez zuen belarriak zulatzeko. Aurten gainera, nobedade berriak edukiko ditugu saioan, baina guzti hori Irailaren 3ko irratsaioan esango ditugu. Gogoratu, asteartean zita zaratatsua duzuela gaueko 21:30etatik aurrera, Arraio Irratiko uhin libreetan.

irailak_3

Zinema Itsua_ 7.saioa

Kaixo!

Uztailan Arraio Irratia erdi oporretan dagoen arren gaurkoan Zinema Itsuaren saio berri bat izango duzue entzungai gaueko 21:30tatik aurrera.
Batzuentzat opor garaia dela eta, saio ezberdin bat proposatzen dizuegu. Gaur Paris, hiri aski ezaguna, filme desberdinen bidez ezagutuko dugu.
Honez gain Artelekun izan diren Arte Feministaren inguruko jardunaldiez arituko gara.

Hor izango zaretelakoan… à bientôt!!

Thelma & Louise

Bihar osteguna, 15.00tatik aurrera tourreko etaparen kontakizuna

Apa kaxo!

Hemen gara urtero bezala tourreko etapa interesgarri baten kontakizuna zuei eskaini asmoz. Gap eta Alpe d’Huezen artean izango den 172,5 kilometroko etapa zuzen zuzenean eskainiko dizuegu. Sailkapen nagusiko lehen postua ia ia erabakita dagoen arren podiuna pil pilean dago.

Xabier Usabiaga, Fermin Aramendi, Pedro Mari Goikoetxea, Perico eta enparauak entzun beharrean jarri zure irratia 15.00tatik aurrera FMko 99.3an! Internet bidez ere entzuteko modua izango duzu www.arraio.net web orrian.

PROFIL

Beti bezala aurten ere porra egiteko aukera izango duzue, adi entzun gure kontakizuna!!