Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Irratsaioak

Markel Eizagirreren Agiñako saioa

Aupale!

Aste hontan Markel Eizagirrek joan den otsailaren 2an Agiñan egindako saioko lagin batzuk izango ditugu entzungai. Bestalde Ibon Aristi ” Aristo”-ren erantzuna izango deu Saturnoko puntu erantzunak atalian. Ta nola ez bertsolaritzan inguruko informaziyo oro zuen belarrita eramaten saiauko gea.

Hau dana 20tatik aurrea 99.3 FM!!! EZ GALDU!!!

Bulkada berrien garaia da

Kaixo lagunok!

Gaurkoan ere gonbidatu batzuk izan ditugu gela arroxean. Hasteko, Zamaiko zuloko sorginaren bisita izan dugu, matriarkatua eta matriarkalismoa bereizi eta gaur egungo sistema patriarkalaren sustraiei buruzko hausnarketa interesgarria egiteko.

Bulkada berrien garaia da ekimeneko bi kide elkarrizketatu ditugu jarraian, Jarrai-Haika-Segi eta Ernai eta Aitzina gazte antolakundeen urteurrenaz hitz egiteko. Dinamika bera azaldu eta Zarautzen martxan jarritako dinamikak eta ekitaldiak aurkeztu dizkigute. Bukatzeko, Gipuzkoako suhiltzaileen gatazkaren berri izan dugu LABeko delegatu eta langile baten eskutik.

Hori guztia, ohi bezala, gure umore mikatzarekin eta efemerideekin lagunduta. Igandero gisan, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

 

Urtarrilari errepasoa eta Aleka bertako hazien inguruko egitasmoa aztergai

Hileko azken ostegunetan egin oi dugun bezala ttirriki ttarrakan, urtarrilak eman duenari astindua emango diogu, han-hemenka lurrari loturiko gaiak aztertuz. Bestetik, Aleka egitasmoaren sustatzaile den Kelo izango dugu elkarrizketa nagusian. Amenabar Behekoa Beizamako baserrian hasitako ekimena  da berau eta helburu nagusia bertakoa, ekologikoa eta kalitatezko hazien sarea osatzea da. Duela hamarkada zenbait, baserrietan bertan bildu oi zen hazia, uztatik onentsuena jaso eta batez ere amonen lana zen datorren urterako gorde eta etenik gabeko ekoizpena bermatzea eta hobetzea. Egun ordea, multinazionalek hedatu dute euren atzaparra txokorik galduenera iritsi arte eta gero eta zailagoa da bertako haziak topatzea. Adi beraz gaurkoan oso interesgarria izango baita, 19:30-20 30 artean arraio irratiko uhin libreetako emanaldia. OSASUNA!

Kosta Kastaren 4.irratsaioa

Kaixo entzule maiteok!
Hemen gatoz berriz ere Kosta Kastako irratsaioarekin Ikastolako DBH4. mailako ikasleak! 2019ko urteko lehen irratsaio honetan, elkarrizketa interesgarriak izango ditugu entzungai! Besteak beste, Kilometroak antolatzen ari diren ikuskizun lan taldeko Fernando Rojo eta Mertxe Isasti, Euskadiko torneoan parte hartu duten gure ikaskide Maddi Usandizaga eta Aimar Unanue eta Ikastolako lehen ikasle kintako Mireia Arruti eta Joxan Elola. Hortaz gain, neguko solstizioaren inguruan ere arituko gara eta hilabetero bezala, Kosta Kastako zozketa paregabean parte hartzeko aukera izango duzue!
Gogoratu, bihar asteazkena, urtarrilak 30, iluntzeko 19:00etan Kosta Kasta Arraio Irratian!
Piztu 99.3 fm!
Zuzenean ezin baduzu entzun, irratsaioa webgunean entzugai izango duzu: