Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Hondartzako futbolari tarte berezia egingo diogu gaurkoan Izerdtian Blai saioan

Iepa kaxo!!

Udazken beteko giro honetan etxean goxo goxo entzuteko saio aparta prestatu dugu. Beti bezala zarauzko taldeen emaitzak aipatuko ditugu, eskubaloian berriz ere senior talde denek irabazi dutela da albiste. Futbolean neskek bakarrik eman digute poza eta saskibaloian denetarik izan dugu, areto futboleko berdinketa ahaztu gabe.

Emaitzen ostean hondartzara egingo dugu salto, Peniche aldean Rip Curl Pro Portugal 2011 txapelketa amaitu berri denez bertan gertatutakoa aipatuko dizuegu.
Hondartzan jarraituaz playerotako emakumezkoan 2. eta gizonekoen 3. jardunaldiak zein emaitza utzi dizkigun emango dizkizuegu. Sailkapenak nola dauden ere aipatuko ditugu.

Bukatze aldera zarauzko BTT taldeak denboraldi berri honi hasiera eman diola gogoratuko dugu, baita aurtengorako zein asmo dituzten ere. Bestetik ez ahaztu Zarauzko Kirol Elkarteko bazkideek urteroko batzarra dutela gaur 19.30tan kirol elkarteko areto nagusian.

Azken azkenik 4. Emayonk Lori pala txapelketako emaitzak emango ditugu, lehen fasea amaitzeko oso egun gutxi geratzen badira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Izerditan Blaien ere jai egiteko arrazoirik ez dugu

Iepa kaxo!

Gaur batzuentzat egun berezia izanagatik ere guk betikolez gure saioa egingo dugu. Lehendabizi gure herriko taldeek izan dituzten emaitza errepasatuko ditugu, eskubaloiko talde guztiek garaipena lortu dutela azpimarratuz.

Ondoren Hossegor aldera joko dugu, bertan Quiksilver Pro Fance 2011 txapelketak aurrera darrai, eta honen berri ere emango dugu.

Hondartzan jarraituaz playerotako emaitzak ere ezin eman gabe utzi. Aurreko igande goizeko emaitzez gain gaur goizean izan direnak ere aipatzen saiatuko gara.

Azkenik, gaurkoan denbora izango dugulakoan, pilotari historikoari ere txanda egingo diogu. 4. Emayonk Lori pala txapelketaren emaitza batzuk ere zuenganatuko dizkizuegu.

Hau dena Arraio Irratian, jai faxixtekin bat egiten ez duen irratian, 99.3an!

Hossegoreko surf txapelketaz jardungo gara gaurko Izerditan Blai-en

Iepa kaxo!

Hemen gara beste astebetez zuekin, gaurkoan herriko taldeen emaitzez gain kontu asko ditugu. Baina beti bezala futbolean, saskibaloian, areto futbolean eta eskubaloian zer egin duten aipatuko dugu.

Ondoren hondartzara egingo dugu salto, Azoreetako froga bukatu zen eta gaur bertan hasi dira Hossegorrren maila goreneko txapelketarekin. Herriko ordezkaririk egon ez arren tarte berezia eskaini nahi diogu froga honi, izar handienak bertan bai ditugu. Hondartzan jarraituz baian oraingo honetan zarauzkoan, aste honetan hasiko dira playeruak edota hondartzako futbola. Honi ere begirada bat emango diogu, talde batzuk utzi dute eta berriak sortu, fitxaketen gora beherak… saltsa alegia.

Azkenik frontoietara egingo dugu salto, atzo aurkeztu genuen 4. Emayonk lori pala txapelketa eta honen nondik norakoak argituko ditugu. Hau guztia esan eta gero denbora baldin badugu (Zirrimarrakoek morestatzen ez bagaituzte) frontoietako historiko bati egin nahi diogu tartetxo bat, nor izango ote?? Hau jakiteko sintonizatu Arraio Irratia 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!

Herriko taldeen lehen emaitzak gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!
Hemen gara eguraldia lagun Arraio Irratiko saio berri baten aperitibo bikain gisa. Beraien estreinaldia zapuzteko batere asmorik gabe, gure denbora errespetatzen badute, jeje.
Gaurkoan gure taldeen emaitzak aipatuko ditugu, futbolean 3. mailako taldea aspaldi hasi bazen ere eskubaloian aste honetan hasi dira estatuko lehen nazional B mailan gizonezkoak eta emakumezkoak ere. Hauez gain areto futbolean ere hasiak dira, ez oso ongi egia esan. Saskibaloian hurrengo astean hasiko dira, berain aurkariak zeintzuk diren eta noiz jolasten duten esango dizuegu.

Surf denboraldia ere pil pilean dago, Azoreetan hari dira oraingoan, ez Aznar, Bush eta Blairren antzera, olatuen zain baizik. Bertan emakuzkeon 6 izarretako froga eta gizonezkoan 6 izar “prime” Billagong Azores Islan Pro11 bago jokoan.

Azkenik 4. Emayonk Lori! pala txapelketaz jardungo gara, jada bikote batzuk izena eman dute, eta zuk eman ez baduzu oraindik garaiz zabiltza baino kasu, azken egunak baitira.

Hau dena 20.00tatik aurrera Arraio Irratian FMko 99.3an!
pala txapelkeat

Surfa eta pala gai nagusiak gaurko Izerditan Blai-en

Kaixo lagunak.

Eguraldi ederra izanagatik gaur ezin dugu pozik egon, Kukutza gaztetxea desalojatu baitute. Gure saioan zehar tartetxo bat eskainiko diogu Euskal Herrian erreferentzia izan den gaztetxe honi eta bertan lan egin duten guztiei elkartasuna adierazi nahiko genieke, aupa zuek!!

Honez gain asteburuak emaitza gazi gozoak utzi dizkigu. Futbolean, 3. mailan, porrota jasan zuten Gernika aldean. Aldiz Galizian Aritz Aranburuk Pantin-eko txapelketa irabazi du. Kanariar irletan bi izarretako froga hasi berri da hemen ere etxeko surflari asko daudenez begirada bat emango diogu. Surfarekin amaitzeko, denbora baldin badugu atzo Eunate Agirre, Aritz Aranburu eta Axi Muniainek aurkeztutako Harapan proiektuaz ere mintzatuko gara.

Bestetik Emakume Pilotari egitasmoak 2011-2012 ikas urterako dituen asmoak zuengatuko dizkizuegu. Eskola kirola, aisialdikoa eta federatua uztartu nahi ditu egitasmo honek, beti ere emakumeen partaidetza bultzatu asmoz.
emakume pilotari eguna

Azkenik aste honetan denboraldia hasten duen eskubaloiko taldeaz ere jardungo gara hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian 99.3 FM!