Press "Enter" to skip to content

Surfa eta pala gai nagusiak gaurko Izerditan Blai-en

Kaixo lagunak.

Eguraldi ederra izanagatik gaur ezin dugu pozik egon, Kukutza gaztetxea desalojatu baitute. Gure saioan zehar tartetxo bat eskainiko diogu Euskal Herrian erreferentzia izan den gaztetxe honi eta bertan lan egin duten guztiei elkartasuna adierazi nahiko genieke, aupa zuek!!

Honez gain asteburuak emaitza gazi gozoak utzi dizkigu. Futbolean, 3. mailan, porrota jasan zuten Gernika aldean. Aldiz Galizian Aritz Aranburuk Pantin-eko txapelketa irabazi du. Kanariar irletan bi izarretako froga hasi berri da hemen ere etxeko surflari asko daudenez begirada bat emango diogu. Surfarekin amaitzeko, denbora baldin badugu atzo Eunate Agirre, Aritz Aranburu eta Axi Muniainek aurkeztutako Harapan proiektuaz ere mintzatuko gara.

Bestetik Emakume Pilotari egitasmoak 2011-2012 ikas urterako dituen asmoak zuengatuko dizkizuegu. Eskola kirola, aisialdikoa eta federatua uztartu nahi ditu egitasmo honek, beti ere emakumeen partaidetza bultzatu asmoz.
emakume pilotari eguna

Azkenik aste honetan denboraldia hasten duen eskubaloiko taldeaz ere jardungo gara hau guztia 20.00tatik aurrera Arraio Irratian 99.3 FM!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude