Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Gaur EZ da gonbidaturik Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Hemen gara, gaurkoan Mada izan behar genuen elkarrizketatua baina areto futboleko Ceramicas Nogales taldeko lagunak negozio afaria du. Beraz beste batean jardungo gara luze eta zabal areto futbolaz. Iaz azken orduan jetsiera saihestu zuten, eta aurten ere helburua berdina duen taldearen goraberak ea hurrengo astean jakiterik ditugun.
Mada exerita ezkerrik hasita lehenengoa
Hala ere ez pentsa saiorik gabe geratuko zaretenik lehen zatian emaitzak izango ditugu beti bezala, futboleko porrot mingarriak zein ondorio ekar ditzaken argitzen saiatuko gara. Bestetik igandean jokatu zen Kantauri Surf Ligako final handia, bertan getaiko Lonjan taldea izan ziren nagusi, hau ere aipatuko dugu.


Azkenik playerotako kiniela egingo dugu hurrengo asteko mahai ingurua girotze aldera. Ondo izan eta ez hutsik egin gaurko saion 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!!!

Kantauri Surf Ligako bi kide gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaixo!

Aurreko astean aurreratu genizkizuen Kantauri Surf Liga-ren lehen zertzeladak. Gaurkoan ekimen honi buruz gehiago jakingo dugu gurekin izango direlako Lore Eizagirre eta Jaime Uranga. Gainera igande honetan dute final handia Marina Txiki Pointen eta bertarako pronostikoa ere eskatuko diegu.

Elkarrizketaren ostean zarauzko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, areto futboleko garaipen garrantzitsua azpimarratuz. Honez gain hondartzako futboleko azken jardunaldiko emaitzak errepasatuko ditugu.

Azkenik saioa amaitzeko larunbatean izan genuen 4. Emaionk Lori pala txapelketako finala gogoratuko dugu. Xabier Euzkitze eta Elektrotoloxak bikain girotu zuten, bai horixe.

Gogoratu ez hutsik egin gu Arraio Irratian egongo gara 20.00tatik aurrera (errepikapena ostegunean 14.00tan)

Kantauriko Surf Liga hizketagai gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!

Asteburuko euri jasek ez gaituztenez eraman, eguzki printzekin gatoz beste astebetez zuengana. Gaurkoan beti bezala lehengo zatian emaitzak izango ditugu, saskibaloiko garaipen handiari errepaso sakona eginaz.

Honez gain surfari tarte berezia eskainiko diogu. Matematikekin arazo batzuk izan arren 11. aldiz Kelly Slater izan dugu ASPko txapeldun. Bere ibilbide luze zabala ez dugu sakonduko askorik baina egin duen lana goraipatuko dugu. Txapel hau Kaliforniko San Francisco Rip Curl Pro 2011 lehiaketan irabazi du nahiz eta froga hau agian bere oinordeko izango den Gabriel Medinak irabazi duen.

Surfarekin jarraituaz kantauri aldera egingo dugu salto. Goi mailako txapelketen ereduak alde batera utziz liga parte hartzaileago baten aldeko apustua egin dute. Proiektu honen berri emango dizuegu gaurkoan. Zuen aldetik zerbait gehiago jakin nahi ezkero honen inguruan bixitatu Kantauri Surf Ligaren web orria.

Saioa amaitze aldera hondartzatik mugitu gabe plaieroetako kiniela egingo dugu beste, gogoratu zuek ere parte har dezakezuela feizbukaren bidez edota gure helbide elektronikora idatziaz izerditan@arraio.net

Bukatzeko 4. Emayonk Lori pala txapelketa errepasatuko dugu, ligako eta kopako kanporaketak amaitzear daude eta gogoratu larunbatean 11tan Manuelako Fronotoian izango dire finalak.

Hondartzeko futbolari jarraipen berezia gaur Izerditan Blai saioan

Iepa kaxo!!

Hemen gara beste asteazken bat gehiagoz zuoi saio berri bat eskaintzeko. Gaurkoan zarauzko taldeen emaitzak izango ditugu, atal batzuk jai izan duten arren lana fin egin dutenen emaitzak ekarriko ditugu.

Honez gain surfari ere tartetxo bat egingo diogu, California aldera joango gara bertan San Francisco Rip Curl Pro Search 2011 txapelketa habian baita.

Hondartzan jarraituz igande honetan izan dugu playerotako beste jardunaldi bat. Hemengo emaitzak zuenganatzeaz gain gure kinielan nork asmatu dituen gehien, eta gutxien jakinaraziko dizuegu.

Azkenik 4. emayonk/lori pala txapelketako emaitza batzuk dakizkigunez hauek ere emango dizkizuegu. Bukatzeko azaroan zehar egingo ditugun elkarrizketak zeintzuk izango diren aurreratuko dizkizuegu. Ez hutsik egin eta entzun Arraio irratia 20.00tatik aurrera!

Programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan

Arraio Irratiko kideek, udazken eta negurako prestatu dugun programazio berria aurkeztuko dugu larunbat honetan, Kuadrila egunean.

Nobedade askorekin dator gure programazio berria. Lehena, gure irratsaio propioen kopurua igo egin da. Ohiko saioez gain, Zirrimarra irratsaio berri bat hasi dugu asteazkenetan, Izerditan Blai saioaren ondoren.

Honez gain, gure saioen errepikapenei garrantzi handia eman nahi izan diegu eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez ere errepikapen hauek entzun ahalko dira, Info7ko albistegiaren ostean. Larunbatetan ere, gure saioen errepikapenak entzun ahalko dira.

Gainontzean, beti bezala, beste irrati libreetako saioekin osatu dugu programazioa. Goizetan ohikoak diren Kale Gorrian (Info7) eta Suelta La Olla (Hala Bedi) irratsaioak entzun ahalko dira. Bertxoko, Kaleko Bentanie, Munduko Sustraiak, Hegoaldeko Ostatua Jokoa Bai eta Zarauzko erbesteratu bat parte den ADesalambrar saioak ere gurean jarraituko dute.

Nobedade bezala, Zintzilik Irratiko Matxura Buruan…, Kaleko Mobida, Zuria Beltzez (Hala Bedi), Gazte Zaparrada (Gure irratia) eta Mar de Fuegitos (Tas-Tas) ditugu.

Amaitzeko, beste Zarauztar batek Info7 irratian hilean behin egiten duten Uhaina Bikaina saioa ere gurean entzungo da.

Lerro hauen bidez, Arraio Irratia sintonizatzeko gonbita luzatzen dizuegu, bai FMko 99.3an eta baita internet bidez. Eta edonork irratsaio bat egiteko edo irratian kolaboratzeko gogoz bada, gure ateak zabalik dituela ere gehitu nahi dugu.