Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Izerditan blai

Ager Valderrey judokari elkarrizketa gaurko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo entzule maiteak!

Gaurkoan Ager Valderrey eta Manu Alfonso judokak izango ditugu gela arroxean. Zarauzko gazte hauen bidez judo mundua gehiago ezagutzeko aukera izango dugu. Agerrek emaitza onak lortzen ditu bere judo klubarekin, Lizardi Judo Klubarekin eta txapelketen inguruko berri emango digu. Aukera ezin hobea kirol honen inguruan dauden ezjakintasunak uxatzeko.

Honez gain herriko taldeen emaitzei eta playeroei tarte bat egingo diegu. Beraz badakizue 20.00tatik aurrera sintonizatu FMko 99.3a!

argazki200.php

Herriko taldeen emaitzei errepasoa

Iepa kaxo!

Biharko saioan herriko taldeen emaitzei errepaso luze zabala emango diegu. Oporretatik bueltan talde gehinek asteburu honetan izan baitute urteko lehen norgehiagoka.

Honetaz gain playerotako kiniela ere egingo dugu. Emakumezkoen fase erregularreko azken partidak eta gizonezkoetan bigarren faseko bigarren jardunaldia aztertuko dugu.

Azkenik, denbora izan ezkero Danimarkan jokoan den Europako Eskubaloi txapelketari tarte bat egiten saiatuko gara. Beraz gogoratu zita bihar 20.00tan dugula FMko 99.3an!

800px-CZE_vs_FRA_(01)_-_2010_European_Men's_Handball_Championship

Surflari ernegatua biharko Izerditan blai saioan

Iepa kaxo!

Urteko azken saio izango den honetan gonbidatu berezi bat izango dugu gurekin, Surflari ernegatua. Saioaren lehenengo zatian beti bezala gure herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu.

Ondoren surfari errepaso luze zabala emango diogu mundu honetan aditua den Surflari ernegatuarekin, Pipelineko emitzak errepasatuko ditugularik.

Azkenik playerotako kinielaren emaitzak errepasatuko ditugu. Asteburuko irabazlea zein izan den eta sailkapen orokorra nola dagoen jakiñaraziko dizuegu, beraz ez galdu asteazkenean 20.00tatik aurrera Izerditan blai!
surf

Playeroak, surfa, redpath eta errugbya Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Hemen gara beste astebetez zuei saio berri bat eskaini asmoz. Aste honetan bai, Txufo izango dugu gurekin, errugbyko errepaso sakona egiteko. Honekin batera herriko taldeen emaitzak apurrak errepasatuko ditugu.

Gure bihotzeko Redpathi ere tarte bat eskeiniko diogu. Eskoziako talde bikain honek lehen garaipena erdietsi baitu eta Gerard Bridgek kronika bikaina egingo digu.

Honez gain, Hawaii aldetik albieste bikainak iritsi zaizkigu. Aurreko astean aurreratu bezala Aritz Aranburuk jada matematikoki 2014an WCT mailan lehiatzeko txartela lortu baitu. Honen aitzakian Pipelineko uretan jokoan dagoen froga errepasatuko dugu.

Azkenik playeroei ere egingo diogtu tarte bat, ostiraleko emaitzak errepasatu eta kiniela berri bat egiteko aukera emango dizuegu, ea zorterik duzuen!

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Errugbya, krosa, playeroak eta surfa aste honetako Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Asteazken honetarako ere saio ederra prestatu dizuegu. Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu, errugbyari tarte berezia eskainiaz Txufori esker.

Honetaz gain kros mistoari tarte bat eskeiniko diogu. Pasa den igandean korrikalari andana ibili bait zen zarauzko kaleetan froga honen aitzakian.

Playeroek ere izan zuten jardunaldi berri bat eta hau ere ezingo dugu aipatu gabe utzi, gainera berriz kiniela egitea tokatzen baita.

Azkenik surf kontuak ere aipatu beharko ditugu, Hawaii aldean Aritzek eta Hodeiek egin dutena errepasatuko dugu.

Ez hutsik egin asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian egongo baikara!!