Press "Enter" to skip to content

Playeroak, surfa, redpath eta errugbya Izerditan blai saioan

Kaixo entzule!

Hemen gara beste astebetez zuei saio berri bat eskaini asmoz. Aste honetan bai, Txufo izango dugu gurekin, errugbyko errepaso sakona egiteko. Honekin batera herriko taldeen emaitzak apurrak errepasatuko ditugu.

Gure bihotzeko Redpathi ere tarte bat eskeiniko diogu. Eskoziako talde bikain honek lehen garaipena erdietsi baitu eta Gerard Bridgek kronika bikaina egingo digu.

Honez gain, Hawaii aldetik albieste bikainak iritsi zaizkigu. Aurreko astean aurreratu bezala Aritz Aranburuk jada matematikoki 2014an WCT mailan lehiatzeko txartela lortu baitu. Honen aitzakian Pipelineko uretan jokoan dagoen froga errepasatuko dugu.

Azkenik playeroei ere egingo diogtu tarte bat, ostiraleko emaitzak errepasatu eta kiniela berri bat egiteko aukera emango dizuegu, ea zorterik duzuen!

Hau dena asteazkenean 20.00tatik aurrera Arraio Irratian!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude