Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Squirting-ari buruz arituko gara.
Animatu zaitezte gurekin bustitzera! Entzun eta kitzikatu!
Gaueko 21:00etan, 99.3FMn.

Podcast: Play in new window | Download
Gaurko saioan Squirting-ari buruz arituko gara.
Animatu zaitezte gurekin bustitzera! Entzun eta kitzikatu!
Gaueko 21:00etan, 99.3FMn.

Podcast: Play in new window | Download

Estitxu aitzindaria izan zen;emakumea, bakarlaria, gitarrarekin kantatzen zuen, euskaraz, kantu tradizionalak nahiz country, jazz, bakeroen pelikuletako musika… horiek hartu eta euskaratzen zituen. 15 disko grabatu zituen eta Beskoitzeko urretxindorra goitizenarekin mundu osotik ibili zen bere gitarra lagun zuela . Musikazale askorentzat sinbolo bat da. Estitxu, Lourdes Iriondo eta Maite Idirinekin batera, 1960ko hamarkadaren amaierako euskal musikagintzaren protagonista nagusietako bat izan da.
Abestiak: Ene izar maitea, Umezurtza, Ilun beti, Zerurat galde egin, Negua igarota, El Dorado, Denbora anitz, Beskoitze, Alaitasuna, Zure Begiek eta Agur Maria.
Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan Kitzikan “Otras” sindikatukoak izango ditugu protagonistak.
Lan sexualari buruz arituko gara hizketan. Zatoz eta goxatu!
Gaur, 21.00 etan!

Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan Gorkeyan Jazz mundura egin dugu jauzia. Bertan emakume gazte asko topatu ditugu. Genero honi ahotsa jartzeaz gain instrumentu asko menderatzen dituzten emakumeak aurkitu ditugu. Emakume guzti hauek Bartzelonan dagoen Sant Andreu jazz musika eskolakoak dira beheko listan dituzue berain izenak eta youtuben eskolaren izena jarrita aurkituko dituzue edo bandcampean

1.Eva Fernandez
2. Andrea Motis
3. Rita Payes
4. Magali Datzira
5. Elia Bastida
6. Alba Armengouz
7. Alba Esteban
8. Abril Sauri
Podcast: Play in new window | Download
Zinema Itsuak emango dio hasiera Atalkako denboraldi berriari ostegun honetan. Eta nola ez, ohitura bihurtu den gaiari eutsiko diogu kolaboratzaile fidel baten laguntzaz. Arantxa Arruti izango dugu gela arroxean Zinemaldiari errepaso bat emateko.Marlen, Louise, Arantxa eta aurtengo fitxaje berria ere gurekin izango da, Nymeria. Bere eskutik jasoko ditugu telesailen gomendioak.
Gurekin tarte polit bat pasa nahi baduzu, ostegun honetan 21:00etatik aurrera Arraio irratian izango gaituzu, FMko 99.3an.
