Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

INAXIO MARTIARENA izan genuen Atalkan

Aurreko ostegunean Inaxio Martiarena izan genuen gonbidatu Atalkan. Ia denok jakingo duzuenez, Inaxio Zarauzko “Martiarena Zapategia”-ko langile eta nagusia da egun bere arrebarekin batera. Zapatagintzaz, zapatari ofizioaz eta Martiarena Zapategiaz jardun genuen ordubetean zehar.  Aspaldiko eta egungo kontu interesgarriak aipatu zizkigun Inaxiok eta zapatak eta gure ibilkerari buruzko hainbat bitxikeri ere bai!. Nahi duenak potcastean du elkarrizketa entzungai. On egin!

EHEko kideak Atalkan

Kaixo arraiozaleok!

Ostegun honetan Euskal Herrian Euskarazekoak izango ditugu Atalkan. Elkarteari buruz galdetuko diegu: sorreratik gaur egunerainoko kontuak. Eta bestalde, Zarautzne bertan aurreko astean egin zuten argazki-ekimenari buruz eta honekin lotutako manifestua eta larunbateko manifestazioari buruz ere hitz egingo dugu. Arraioko uhinetan elkartuko garelakoan, bihar gaueko 22’00ak arte!

Binilo kaxa: Aspaldiko eta oraingo harribitxiak Atalkan

Kaixo arraiozale! Aste honetan gonbidaturik ez genuela aprobetxatuko dugu binilo kaxari hautsak kendu eta bertatik aspaldiko kantuak erreskatatu eta entzuteko. Aspaldikoak baina egun ere entzuten direnak zenbait. Eta aspaldikoak eta gutxik ezagutuko dituenak beste batzuk. Animoa igotzeko modukoak batzuk, azaletik sartu eta hunkitu egiten dutenak besteak.

Queen, Lou Reed, Judi Cheeks, Jetro Tull, Blondie eta beste horrenbeste sorpresa entzuteko aukera izango duzue beraz ostegun honetan, beti bezala, Zarauzko irrati libreko ATALKA irratsaioan. Ordura arte!

ALDABA atariari egingo diogu tarte

Kaixo arraiozaleok!

Ostegun honetan berriz ere zuzeneko irratsaiotara itzuliko gara egindako gabon-opor etenaldiaren ostean. Maite dugu euskara eta maite dugu Arraio irratia, eta biharkoan, duela gutxi sortu berri den Aldaba atariari egingo diogu tarte Atalkan.

Blog honen sorreran eta hastapenean parte hartzen duten gonbidatuak izango ditugu eta saioak irauten duen ordubetean zehar, aldaba jo eta barrura sartuko gara gune honen zoko-moko guztiak ezagutzera. Bestalde, gonbidatuek aukeratutako kantuak ere aireratuko ditugu.

Hauxe ba bihar bertan, Arraio irratiko Atalka irratsaioan, 22’00etatik 23’00tara, zuen belarri eta burmuinaren gozagarri!

Aitziber Saroberekin ARKAMURKAz solasean

ATALKAn errepikapenekin jarraitzen dugu urtarrilaren 13ra artean.

Eta aste honetan, bere egunean entzun izan ez zenutenontzat, edo berriz ere gustura entzun nahi gaituzuenontzat, Zarauzko ARKAMURKA natur elkarteko kide den Aitziber Saroberi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai, ostegunean, 22’00-23’00etara, on egin!