Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: abendua 2010

Aitziber Saroberekin ARKAMURKAz solasean

ATALKAn errepikapenekin jarraitzen dugu urtarrilaren 13ra artean.

Eta aste honetan, bere egunean entzun izan ez zenutenontzat, edo berriz ere gustura entzun nahi gaituzuenontzat, Zarauzko ARKAMURKA natur elkarteko kide den Aitziber Saroberi eginiko elkarrizketa izango duzue entzungai, ostegunean, 22’00-23’00etara, on egin!

Gaur ez da Izerditan Blai saiorik egongo

Kaixo lagunak!
Azken irratsaioan esan genuen bezala gaur ez dugu saiorik egingo, kide batzuk Euskal Selekzioaren aldeko egunean parte hartuko dutelako Bilbon. Bestetik gogoratu nahi dugu, nahiz eta aurreko astean ere hau aipatu genuen, urtarrilak 5an ere ez dugula saiorik egingo erregeei opariak lapurtzera joango garelako, baina hau ez esan inori.
Ondo bukatu 2010a ta hobeto hasi 2011, beti ere Arraio entzuten!

URTARRILAREN 13ra arte ATALKA berririk ez

Kaixo lagunok! Urtarrilaren 13 artean ATALKAk ez du saio berririk eskeiniko. Ez tristetu dena dela: denboraldi berri honetako hasierako saioak entzuteko aukerarik izan ez zenutenok, gozatu ahal izango baituzue ondorengo 3 aste hauetan. Eta nola ez, abisatuko dizuegu aste bakoitzean zein irratsaio emitituko dugun, hemen bertan, arraio irratiaren web orrialdean. Ostegun honetan, Zarautz 0 Zabor taldeko kideei eginiko elkarrizketa eskeiniko dugu hain zuzen.

ATALKArion partez, gozatu egun hauek (hauek eta urtearen 365ak) eta urtarrilaren 13an itzuliko gara zuzeneko elkarrizketa gehiagorekin, ordura arte!