Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Martxo morea Zinema Itsuan ere!

Aurreko hilabetean kale egin eta gero, gaur Zinema Itsua ahots berri baten konpainian dator. Martxo morean gaudenez, gure kide zaratatsuak bezala, gaurko saioa emakumeei eskainiko diegu, gure kasuan, emakume  errealizadorei. Txekiar Errepublika eta  Saudi Arabiatik ibiliko gara bidaiatzen, beti bezala Euskal Herrian amaitzeko.

Hau guztia gaueko 21:30tatik aurrera Arraio Irratian!

 

Las margaritas

Gaur gauian 21:00tatik aurrea….BOLLOENEA ’05!

Gure lehiaketako bolli “ezkutua” nor ote?¿? Beti bezela, gure hizkuntza “garbia” pixka bat zikintzen, zirintzen saiatuko gea Bolliztegian. Ile kizkurrak mihipuntak atalean titipuntak xut ipiniko dizkizuegu… Tarte potoloan berriz bi gonbidatu izango ditugu herriko ekimen feministen berri kontatzeko! Falta (ez) direnak ere gogoan izango ditugu noski!

Hau guztia musika bikainak lagunduta!!

logo aborto- txikia_new_normal

Bihar ez da Zinema Itsurik egongo!

Gabon guztioi,

Bihar ez da Zinema Itsua saiorik egongo. Zarautzeko Zine Modelo aretoan egongo gara Bilgune Feminista eta Ekhiñe Muguruzarekin batera “FESTA DEZAGUN Gaurdanik geroa” dokumentalaren aurkezpenean.

Gonbidatuak zudete, arratsaldeko 19:00tan Zine Modelon!

Animatu!!

Louise

 

1661439_687949304620607_1865619138_n

 

Maitasuna hil da, gora maitasuna!!!

Maitasuna behar dugu bizitza honetan, ez ordea kolonia ekoizleek biharko egunez ezarri nahi diguten maitasuna. Aitzakia hori hartu eta bakoitzak nahi duen moduan nahi duena maita dezakeela aldarrikatuko dugu gaurko Atalka saioan. Maita ditzagun gure lagunak, gure gurasoak, maita dezagun musika, ardo botila, gure bazterrak…

22.00etatik 23.00etara, gaurko Atalkan, maitasun kantuak!!

Kantu zerrenda:

– “Love is in the air”, John Paul Young.

– “I love rock´n roll”, Joan Jett.

– “Gure bazterrak”, Mikel Laboa.

– “Maite zaitut, Miren Azkarate”, Ze esatek.

– “Amodio istorioa”, Morau.

– “Mi primer amor”, Piperrak.

– “Enamorado de la muerte”, RIP.

– “Amodiozko kanta”, Negu Gorriak.

– “Ama”, Maddalen Arzallus eta Miren Amuriza.

– “Mamma”, Spice Girls.

– “Enamorado de la moda juvenil”, Radio Futura.

– “Proposamena”, Txuma Murugarren.

– “Te quiero igual”, Andres Calamaro.

– “Maite zaitut”, Pirritx, Porrotx, Marimotots eta Bonberenea txaranga.

– “All you need is love”, The Beatles.