Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: martxoa 2014

Punkaren altxor ezkutuak Krixpinekin Salda Badagon

Gaurkoan Zaratazarautz irratsaioko Krixpin izan dugu gonbidatu gisa, eta Punkaren eta musika zaratatsuaren altxor ezkutuak ekarri dizkigu.

Irratsaio interesgarria benetan, talde bereziak deskubritzeko aukera ekarri digu Krixpinek. Mendekua ere hartu du bere irratsaioan Akauzazte pintxatu genuelako.

Hemen play-lista. Gozatu!!!

Arrosa 3.Topaketak eta iheslari politikoen etorrera

Igande hontan, Gernikako Astran buruturiko EHko irrati libreen topaketa izan genuen hizpide. Hontaz jardun ginen Zintzilik irratiko Julen eta justuri.infoko kidea den Iñigorekin.

Azken kide hau, lehengo astean atxilotua izan zen Troikari egin zitzaion “ongietorria” aitzaki, eta hontaz ere aritu ginen.

Topaketen balorazioa egin ostean, Arraio irratiko gela arroxean izan genuen Xabier Makazaga. 2003an herbesteratzea erabaki eta ordutik Bruselan bizi den zarauztar laguna.

Iheslari politikoen inguruan aritu ginen eta kontu ugari izan genituen hizpide. Entzutekoa, alegiya!

Ba hauexek, kontuk eta komerik.

Adiorik ez, datorren iganderarte baizik!

ihes

Elektropeña-ren txanda Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo!!! Azken asteetan  gela arroxetik gonbidatu ugari pasa ostean, gaurko Kaiolatik saiuan Elektropeñan txanda izango deu. Azken aldian nire belarriak gehien goxatu dituzten abestiak jarriko ditut, tartean nobedade ugarirekin!!! Davis august, Doctor dru edota Audiojack bezalako ekoizleak tarteko!!! Beti bezela, 8tan hasi eta 9rak arte Arraio Irratian!!! UP THE KAIOLS!!!

usurbil session

Euskal Herriko hainbat txokotatik martxoak 8ko kronika!

Bolloenearen 6. saioan ez ditugu gure betiko atalak izango!Horren ordez, Euskal Herriko txoko askotako feministekin izango gara kontu pila batetaz berriketan! Iruñea, Izarbeibar, GUET (Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea), Lekittoko Potxuak Martxan, Emazteek diote talde herstorikoa Hazparnetik,  Bidasoaldea,  Ibaetako emakume taldea, Zarautz…

Fleuryko mendeku zuloraino ere iritsi gara, edo hobe esanda, hangoen hitzak iritsi zaizkigu!

Ez galdu! Gaur, iluntzeko 21:00tatik aurrera 99.3an, Arraio Irratian!

Eta nola ez, musika feminista!

BOLLONEA KARTRELA 06

6 nazioak eta playeroak aste honetako saioan

Iepa kaxo!

Aurreko astean huts egin bagenuen ere biharko saio bikaina prestatu dugu zuentzat.

Lehendabizi herriko taldeen emaitzak errepasatuko ditugu. Jardunaldi hau ez da oso ona izan,talde gehienek porrota jasan baitute. Aipatzekoa futbolean zarauztarren eta ketakoen arteko derbyan emandako berdinketa.

Aurreko astean Gerardi huts egin genion arren biharkoan telefonoz bestalde izango dugu 6 nazioen azken jardunaldia errepasatzeko.

Azkenik playeroei tarte berezia eskeiniko diegu, igande honetan final erdiak jokatzen direnez protagonista batzuk izango dira gurean. Gure kiniela ere egiteko moduan izango zarete aurpegiliburuan.

Ez hutsik egin, azteazkenean 20.00tatik aurrera FMko 99.3an izango gara ta!
25098651