Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Rap Feminista

propuesta2_DEF
Ieei berandu baño seguru.
Urtarrilaren 15ean Gorkeya saioan Rap Feministaren inguruan aritu giñan berriketan. Bertan musika estilo honen kronikatxo bat egingenun, hasieretatik gaur egun arte eta proeiktu edo lan berri baten inguruan aritu giñan FEMCEES cd berriaz. Besterik gabe gustuko izango duzuelakoan.
Bixkaitxarra ta Lopandere

2014ri errepasoa 31ean 11.00tatik aurrera

Bihar goiza goxatzeko asmoz azken urteotan bezala Arraio Irratiko lan taldea bilduko da 2014ri errepasoa egiteko.

Urte honek utzi dizkigun gertakari aipagarrienak, xelebreenak eta gertukoenak gogoratzen saiatuko gara. Zelanda berritik ere kanpaikadak izango ditugu zuzen-zuzenean.

Galdu ezin duzun zita abenduaren 31ean goizeko 11.00tatik aurrera!!

Eguzkilore

Migrazioa eta dokumentalak gaurko Zinema Itsuan

Gaurko saioan dokumentalez eta migrazioz hitz egingo dugu. Datorren ostegunean, abenduaren 18an, Zarautzen filmatu den “Destokian” dokumentala estreinatzen denez, bi gai hauek uztartu eta Arraio Irratira ekartzeko aukera ona iruditu zaigu. “Destokian” dokumentaleko egileak izango ditugu gure artean egindako lanaren inguruan hitz egiteko. Eta bide batez Euskal Herrian ekoiztu diren dokumental batzuk errepasatuko ditugu.
21:00etatik aurrera FMko 99.3an egongo gara!
Marlene & Louise

KARTELA II

Bolloenea itzuli da!!!

Kaixo Arraiozaleok!!
Hilabete batzuetako etenaldiaren ondoren, gaurkoan Bolloenea saioa izango duzue berriz entzungai.
Gai interesgarri mordoa, berrikuntzak, postre goxoak zozketan…
Valentziako Transfemifest esportiu izango dugu hizpide, eta Audre Lorde, eta Ondarruko topaketak

Badakizue, gaur gaueko 21:00etan punttuan hasita.
o-BENNET-SISTERS-BOXING-facebook

Eta nola ez, musika bikainaz lagunduta guztia!PLAILISTA

Zinema Itsua bueltan da!

Aspaldian isilik egon ondoren, Zinema Itsua bueltan da eta pilak ondo kargatuta dator. Gaurkoan Lekeition ospatuko den “Euskal zine bilera”ren inguruan hitz egingo dugu, antolakuntza lanetan dabilen Miren Manias-ekin. Eta azaroaren 25ean emakumearen kontrako indarkeriaren eguna denez, zineaz eta indarkeriaz solastuko dugu Bilgune Feministako kide den Miren Aranguren-ekin.
Guzti hau eta sorpresaren bat edo beste gaueko 21:00tatik aurrera Arraio Irratian, 99.3 FM