Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Zinema Itsua bueltan da!

Atalkaren denboraldi berria martxan da eta aurtengoan Zinema Itsuari suertatu zaio hastea. Ez da kasualidadea izan ordea, irailaren 18tik 26ra bitartean Donostian ospatu den Zinemaldiaren berri eman nahi dizuegu.

Eta horretarako gure kolaboratzaile Arantxa Arrutiren laguntza izango dugu. Arantxa bertan izan da eta ikusi eta bizitakoaren berri emango digu.

Ez galdu beraz Marlene, Louise eta Arantxarekin batera gau zinefilo bat pasatzeko aukera.

Ostegunean, gaueko 21:00etatik aurrera FMko99.3an!!

kartelak2015

Arraio Irratia oporretara doa

Uda iritsi da eta Arraio Irratiak oporrak hartuko ditu ohi duen bezala. Pelaiosanetan afariak eman ostean, merezirako deskantsua hartuko dugu irailean gogo biziz itzultzeko.

Udan, musika edukiko duzue protagonista gure uhin libreetan. Irratsaioei dagokienez, ZarataZarautz saioak ustailean jarraitu egingo du eta Izerditan Blai saioak ere saio bereziren bat egingo du seguruenik.

Irailerako orain arteko saio guztiek jarraituko dute printzipioz eta Urrunetik Gertu saioarekin ere hasiko gara berriz ere, hilean behin.

Azkenik, irailetik aurrera inork saiorik egin nahiko balu, gure uhinak zabalik izango dituzue eta gurekin kontaktuan jarri nahi baduzue info@arraio.net helbidean aurkituko gaituzue.

Uda ona izan!!!!

Gu ere oporretara goaz!!!

Madame kroasan bere azterketen infernutik atera berri, Bollik gehixeago itxaron beharko du oporretarako…

Udan gela arroxa bihurtzen den labetik ihesi goaz!!

Azken programa honetan Subjektu feministen frekuentziak izango dituzue entzungai, Gorputzgrafiak erakusketan egin zuten irratsaioa.

On dagizuela! Eta uda ona izan dezazuela!!

Ostiraleko planplinplanak Gorkeyan!

Ostirala dator eta ez dakizu zer egin? Kontzertu paregabe, berebiziko, ausart, dotore, berexi, txundigarri eta kitzikagarriz josita datorkigu Zarauzko agenda kulturala. Kalegorrian, Rockumentalak, Putzuzulo… Aukeratu beharra dago eta horretan lagunduko dizugu Gorkeyan.

Bestalde, herrikopestak ere bertan ditugu eta egitarauari begira, Auskan taldea ezagutu dugu. Mutriku (eta Ondarru) aldetik etorriko zaigu zortzi emakumez osatutako taldea, ekainaren 26an, ostirala. Iera gitarjoleak kontatu digu euren berri.

Gainera, gogoratu aurten nobedadeak izango ditugula txosnagunean. Izan ere, Jantoki Beganoak eta Arraio irratiak antolatuta, afari beganoak izango dituzue bertan gauero. Ez hutsik egin! Zatoz ta batu!!

11402475_10206901767892753_7715245777775467869_o