Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: iraila 2015

Zinema Itsua bueltan da!

Atalkaren denboraldi berria martxan da eta aurtengoan Zinema Itsuari suertatu zaio hastea. Ez da kasualidadea izan ordea, irailaren 18tik 26ra bitartean Donostian ospatu den Zinemaldiaren berri eman nahi dizuegu.

Eta horretarako gure kolaboratzaile Arantxa Arrutiren laguntza izango dugu. Arantxa bertan izan da eta ikusi eta bizitakoaren berri emango digu.

Ez galdu beraz Marlene, Louise eta Arantxarekin batera gau zinefilo bat pasatzeko aukera.

Ostegunean, gaueko 21:00etatik aurrera FMko99.3an!!

kartelak2015

Denboraldi berriaren aurkezpen saioa asteazken honetan

Kaixo kaixo entzule maiteak!!

Asko itxaron duzuela jakin badakingun arren berriz ere irailaren azken egunean FMko uhinetan izango gara. Tourreko etapa gogoangarri hartatik ez dugu saiorik egin zuen kaltetan, baina indar berriturik gatoz denboraldi honetan. Horren adibide da Gerard Brigde Gerardo Puente bilakatu zaigula berriz ere Patxi Magik handia ere berriz gela arroxean izango dugu eta ezin ahaztu Txemi Galarraga handiaz! Plantilla bikaina osatu dugu zuentzat, ahots berriak, gai berriak eta laister kuña berria ere bai? nork daki!?!?!?!

Besterik gabe, badakizue zer egin behar duzuen Izerditan blai entzuteko, asteazkenero 20.00tatik aurrera irratia piztu FMko 99.3an!!

silhouette of friends jumping on beach in sunset

Txiki eta Otaegi gogoan

Kaixo ahuntzaleok!

Saio betea izango dugu asteburu honetan ere. Igandean bertan dira 40 urte frankistek Jon Paredes Manot ‘Txiki’ zarauztarra, Angel Otaegi nuarbetarra eta FRAPeko José Luis Sanchez Bravo, Ramon Garcia Sanz eta Jose Humberto Baena Alonso hil zituztela. Ahaztuak 1936-1977 elkarteko kide Martxelo Alvarez izango dugu gurekin, hilketei eta haiek gogoratzeko ekitaldiei buruz hitz egiteko.

Nazioartera ere joko dugu, ordea. FARC gerrillak eta Kolonbiako Gobernuak lortutako bake akordio historikoaren berri izango dugu lehen eskutik, Jorge Marcha Patrioticako kide eta kolonbiar errefuxiatuarekin. Gainera, Emakumeen Mundu Martxa datorren astean da pasatzeko Urola Kostatik, eta antolatzaileetako batekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Ez galdu ba! Beti bezala, igandero, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!!!

otaegi txiki

Borgas-en bixita Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaixo kaiolazaleok!!! Denboraldi honetako bigarren bixita ere Debagoiena eskualdetik datorkigu. Izan ere, Borgas Aretxabeletarra izanen dugu gaurkoan gela arroxean. “Fabela Party” kolektiboko kidea den gazte honek, 2012an eman zituen lehen pausuak nahasketa munduan. Binilo formatuaren maitale, soul, deep house, tech house eta deep melodikoa atsegin ditu gehien, eta bere ibilbidean zehar Bukowski, Jet Set, Tartufo eta Debagoienako hainbat tabernatan ziztatu ditu bere diskak. Gaurkoan ordubeteko sesio ederra eskeiniko digu Arraio irratian, arratseko 20tan hasi eta 21ak arte!!! Zuen zain izango gara!!! UP THE KAIOLS!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

IMG-20150924-WA0001