Podcast: Play in new window | Download

Atalkako lau saioetako lagunak izan ginen atzo gela arroxan,
Zarauzko gaztetxeen historia pixka bat ezagutu eta Putzuzuloren 10. urteurreneko kontuak kontatzen.
Podcast: Play in new window | Download

Atalkako lau saioetako lagunak izan ginen atzo gela arroxan,
Zarauzko gaztetxeen historia pixka bat ezagutu eta Putzuzuloren 10. urteurreneko kontuak kontatzen.
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo opilzaleok!!
Atzo izan genuen ikasturte berriko lehen saioa, gure gonbidatu maitagarriei esker ederki eta gustora aritu ginen.
Emakumeen mundu martxa eta La rima hip-hop festibal feminista antiarrazista izan genituen hizpide.
Eta nola ez, musika earra betikolez!!
Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.
Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.
Izerditan Blai saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.
Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.
Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.
Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara
Podcast: Play in new window | Download
Kaixo!!
Hemen gatoz berriz ere gorkeyakuak, zuen belarriak bustitzera.
Fitxaje berriyakin, M.A. beste kutsu bat ekarriyaz.
Gaurkoan itxasoaren beste aldeko lurraldea zapaldu degu,
bertan Kubatik Rap feminista(Krudas cubensi),
Kaliforniatik , punk,rocka jorratzen (The muffs),
eta amaitzeko garage rock estiloan(Summer twins)
baita ere kaliforniatik.
Zuen gustokoa izango delakoan…Goxatu belarriak!!
atalka ostegunero 21tik aurrera
Podcast: Play in new window | Download
Atalka  oporretatik  bueltan  da.  Aldaketa  batzuk  izango  ditugu  eta  hoietako  bat…
Ataletan  zatitu  giñanetik,  gonazpitan  lardaxkaneko  Amaia  rapera,  perura  jun  zaigu, zinema  itxuako Telma,  holandara  eta  orain  Iraia  ere  badijoa.  Noa?
Iraia  berari ere, azken  aldian  aldaketa  batzuk  egitea  suertatu  zaio,  eta  hori  danaren  berri
emateko,  oraingoan  elkarrizketa  berak  egin  beharrean,  guk  egingo  dizkiogu  berari  galderak.
Beste  medio  batzutan,  dagoeneko galdera mordoxka  erantzun  ditu  baina  orain  etxean,  ea  zer dion  horri  buruz…
Ostegunero  atalka  21,00tik  aurrera