Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Atalka

Maiatzaren 27an TXIMAS CONCERT omenaldi jaialdia egingo dugu.

Apunta ezazue Maiatzaren 27ko data, potente dator eta. Arraio Irratiaren 11 urteko ibilbidea Maiatzaren 20 batean hasi zen baina 27an ospatuko dugu aurtengoan, beste ekitaldi batzuk tarteko direla. Esan bezala Maiatzaren 20 batean, OK Korral taldeak eman zuen kontzertuan ateratako diruarekin lehen emisorea erosi eta FM-z emititzen hasi ginen, 99.3an. Hasiera bikaina Irrati Librearentzat. Bertan, Lou Olangua eduki genuen, OK Korraleko abeslaria. Arraioren 8. urteurrenean, Putzuzulon bertan omenaldia egin genion, lagun artean, bera joan zitzaigun eta.

Oraingoan, Xabier Laskibar “Tximas”-i tokatzen zaio. Lehen esandako OK Korralen kontzertu horretan bateria jo zuen. Orain, eta beste behin ere, lagun artean gogoratuko dugu rock eta blues doinuekin, Lourekin egin genuen bezala. Pariak Bai, Bluestock, Arakajun, Kiowak, Javier Sun, Alligaitors, The Ribbons… eta bai, OK Korral ere bertan izango dira omenaldian.

Sorpresa gehiago ere prestatuak ditugu egun horretarako, baina 27ra arte denbora dugu oraindik. Oraingoz, aspaldian gordetako bideo txiki batekin utziko zaituztegu. Las Lagartas taldearen abesti batzuekin, Lou buru dela. Esan bezala, Maiatzaren 27an sorpresa gehiago izango dira…

Emakumeen etxeez hitz egingo dugu Bolloenean

Lortu dugu! Aurreko saioan agindu bezala, beste herrietako Emakumeen etxeetako kideekin hitzartu gara gaurko saiorako. Hori horrela, Donostiako eta Ondarroako esperientziak izango ditugu hizpide gaurko saioan.

Ondarroa
Donostia

Zarautz

Ez galdu Atalka-Bolloenea saioa, gaur, 21:00etatik aurrera, Arraio irratian!

(H)emen egitasmoaz Zinema Itsuan

Gaurko Zinema Itsuan  konpainian egongo gara. (Hemen)Here egitasmoaz hitz egitera etorriko zaizkigu Izaskun Arandia eta Olatz Beobide. Euskal ikus-entzunezkoetan emakumeek duten lekuaz solastuko dugu. Eta bide batez, Beobidek bere antzerki obrari buruz hitz egingo digu. Olatz Beobide, Amaia Lizarralde eta Belen Cruz dira Nomofobikak eta  Sarean kateatuta daude.

Ez galdu! 21:30etatik aurrera, FMko 99.3an

Korrika izan dugu mintzagai gaurko Atalkan

Gertu dugu 20. Korrika, eta aitzakia hori hartu dugu Euskal Herri osoa lasterka ipintzen duen ekitaldiari buruz hitz egiteko. Lierni Atxukarro Atxu eta Miren Garate Urola Kostako Korrika arduradunak izan ditugu Putzuzuloko gela arroxean. Hilabeteotako lanaz, Korrika Kulturalaz, datozen ekitaldiez eta abar hitz egin dugu. Horrez gain, beren bizipenak ere kontatu dizkigute. Hori guztia Korrikako abestiek lagunduta.

Plazer baduzue, entzungai duzue irratsaioa!!