Press "Enter" to skip to content

Patiyoko Atzuak, 9. sayua Lodifobiaz Mijo Lizarzabururekin

Kaixo kaixo entzule maiteok,

ostirala deu ta asteburua dator azkenian. Hementxe dakarkizuegu gure 9. sayua: 

ostegun honetan Mijo Lizarzaburu elkarrizketatu deu eta Lodifobia izan denez gai nagusia, hizketaldi potoloa izan da zalantzarik gabe. Argi erakutsi digu Mijok “lodifobiarik ez balego, ez litzakeela lodi-aktibismorik izango”, baina sistema honetan eskerrak bera bezalako lodiaktibistak ditugun!

Horrekin lotuta, ez hutsik egin asteburu honetan, martxoak 4, Gasteizen antolatu den “Lodiok harro!” aldarrikatzeko eguna. Obesitatearen eguna delakoa «apurtzeko» asmoz, zapalkuntzari «planto» egin eta lodi harrotasuna aldarrikatuko dute Gasteizen, Lodiok Harro! egunean eta milaka ekintza antolatu dituzte.

Bestela, Libek eta biyok beste plantxo bat ere proposatzen dizuegu, larunbatean ere, Oreretan, Arrosa Sarearen topaketak antolatuko dira eta bertan egongo gea Euskal Herriko irrati libreetan ibiltzen geanok, animatu!

Gainera, turismoaz ere aritu gea, ba altzenekien Eusko Jaurlaritzak luxuzko bidaiak oparitzen dizkie nazioarteko kazetariei Euskadiko turismoa sustatzeko? 1.800 euro inguruko bidaia bana ordaindu zien Eusko Jaurlaritzak Italiako sei kazetariri joan den azaroan. En fin, ta gu bitartian, herriko alkilerrak ordaindu ezinik, …

Besterik gabe, zuen gustukoa izango delakuan, beste bat arte! #TUMAMARRATXA

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude