Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

Zapatismoa eta feminismoa

Kaixo Ahuntzaleok!

Gaurkoan ere elkarrizketa interesgarriak izango ditugu gurean. Cecilia Santiago izango dugu gurekin, Chiapasko emakumeen inguruan hitz egiteko. “Eztabaida feministarako zapatismoaren ekarpenak. Bizitza osoa indarkeriaren aurka borroka” hitzaldia emango du Usurbilen, eta tarte bat egin dio Arraio Irratiari. Bestetik, suhiltzaileen egoeraz ere hitz egingo dugu ELAko ordezkari batekin.

Ez galdu! Igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

 

 

 

Txiapastik Saharara

Kaixo ahuntzaleok!

Igande honetan bidaia handia egingo dugu Ahuntzaren Gauerdiko Eztularen bidez: Txiapastik Saharara, Torreoitik pasatuta. Cecilia Santiago izango dugu gurekin, Txiapasko emakumeen egoeraz hitz egiteko. “Eztabada feministrako zapatismoaren ekarpena. Bizitza osoa indarkeriaren kontra borrokan” hitzaldia ematekoa du laster Usurbilen, eta tarte bat egingo dio Arraiori.

Gainera, Saharan azkenaldian duten larrialdi egoeraz ere arituko gara, Xabier Euzkitze Saharautz-ko kidearekin, Martxa Berdearen 40. urteurrenean gauden egunotan. Bukatzeko, Torreoia Bizirik  taldeko lagunak izango ditugu gurekin.

Ez ahaztu, igandero, 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

fd098267674f190640f2f99ba97cf8a8

Denok libre!

Kaixo ahuntzaleok!

Bueltan gatoz aste honetan ere hainbat konturekin. Madrilen epaiketa politikoen aurka egindako mobilizazioaren harira, hango kideekin hitz egingo dugu estatuaren errepresioaren inguruan. Beraiek ere jopuntuan dituzte sarritan, eta hango kasuen inguruan arituko gara.

Aspaldiko partez, Malintxe jauna ere gurekin izango dugu, eta etxeko lanak eginda gainera, errefuxiatuen auziaren atzean dagoenaz hausnartzeko.

Hoixe ba, ez galdu! Igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

CSqdfK0WsAES8jO

Putzuzulok 10 urte!!!

Kaixo Ahuntzaleok!

Joan den asteko ezinbesteko hutsunearen ondoren, irratsaio berezi batekin gatoz aste honetan.10. urteurrena betetzear da urte guztiotan gure habi izan den Putzuzulo Amets Fabrika, eta nola ez, bertako kideak izango ditugu gonbidatu gela arroxean. Eraikin zahar honetako atea bota genuenetik gaur arte eraikitako amets guztiak errepasatuko ditugu haien laguntzarekin, eta urteurrenaren inguruko kontuak eta aurrera begirako asmoak ere azalduko dizkigute xakelakideek. Horiek, eta asteak utzitako kontu gehiago, noski.

Zuk ere parte hartu dezakezu noski, zure bizipen, iritzi, lausengu edo kritikarekin. Deitu beldurrik gabe Arraiora, edo idatzi sare sozialetan!

Ez galdu igande honetako saioa! 21.00etatik aurrera, FM 99.3an! Gora Putzuzulo!

Putzuzuloren urteurreneko egitaraua.
Putzuzuloren urteurreneko egitaraua.

Arraio Irratiaren aurtengo programazioa martxan da

parrila 2015 - 2016 web

Urria amaitzera doan honetan, Arraio Irratiaren aurtengo parrila martxan daukagu. Aurtengo denboraldian aldaketa gutxi izango du programazioak, bai etxeko uztari dagokionez eta baita arrosa saretik hartzen ditugun irratsaioez.

Gure saioekin hasita, aldaketa izango duena Atalka saioa izango da. Ahots berriak entzuteaz gain, zatikatua dugun saioak egun aldaketak izango ditu eta. Zinema Itsua esaterako, hilabeteko lehen ostegunetan izango dugu, Elkarrizketa saioa bigarrengoan, Gorkeya musika taldea hirugarrengoan eta Bolloenea saioa hilabeteko azken ostegunetan izango da.

Izerditan Blai
saioan ere ahots berriak edukiko ditugu eta Gerard Bridge Eskozian korrespontsal lanetan izan genuena, gurera itzuliko da.

Gainontzean, ez dugu aldaketa gehiegi izango. Asteartetan, ZarataZarautzen txanda izango da betikolez. Ostiraletan, elektronika zaleentzat Kaiolatik irratsaioa izango da. Eta astea ongi amaitzeko, Ahuntzaren Gauerdiko Eztulakoak izango ditugu.

Arrosa Sareko saioei dagokienez, aurten berrikuntzaren bat edukiko dugu. Asteartetan eta 18:00etatik aurrera, Bilboko 97 Irratiako Bidegorritik magazina edukiko dugu esaterako. Bestalde, Hala Bedi Irratiko Adesalambrar eta Bertxoko gurean izango dira berriz ere. Zintzilik irratiko Matxura Buruan saioak astelehenetan izango du lekua eta Urretxu-Zumarragako KKinzona Irratiko Salda Badago saioak berriz asteazkenentan.

Amaitzeko, goizetan ez da aldaketarik izango. Info 7ko Kale Gorrian magazinak egunari hasiera emango dio astelehenetik ostiralera eta jarraian, Hala Bediko Suelta La Olla saioaren txanda izango da. Arratsaldetan berriz, astelehenetik ostiralera, Zebra Bidea saioa edukiko dugu 16:00etatik 18:00etara