Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Ahuntzaren Gauerdiko Eztula

9 urte herriari bizitza ematen

Putzuzulok amets fabrikak Urriaren 30ean 9 urte bete zituen hainbat herritarrek okupatu zutenetik.

Hainbat kontu, ixtori, kontzertu parranda, hitzaldi, solasaldi, litro, negar, irrifarre, ikasketa…

Arraioko gela arroxean Putzuzuloko 2 kide izango ditugu Sozi, Zirri eta Edonatorekin batera.

Hau dena eta gehiago… 21’etatik aurrera Arraio irratian

putz

Zaborra!

Igande hontan, urriak 19, zaborra izango dugu hizpide.

Urtetako bizilagun bat gela arroxean izanen da eta tfnoaren bitartez, beste bi solaskiderekin arituko gara. Gipuzkoako Foru aldundiko ingurumen zuzendaria eta Zarautz zero zabor elkarteko kide bat izango dira beste aldean.

Baina irratsaio hasieran beste gonbidatu bat ere izanen dugu. Urteetako ametsgaiztoa aste hontan amaitua, Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordeko kidea izan zen Inaki Uria etorriko zaigu gela arroxera.

Hau dena, 21’tatik aurrera Arraio Irratian

urteta

 

 

Igandean Irakeko Kurdistanera joango gara

Iepala!

Igande hontan lehenengo aldiz, ahuntzen kolaboratzaile berriarekin izango gara. Karlos Zurutuzarekin, hain zuzen ere.

Aste hauetan ipar-ekialdeko irakeko eskualde autonomoan, kurdueraz Herêmî Kurdistan, aurkitzen da.

Hango gertakizunen iznguruan solastuko gara berarekin.

Bestetik, 28 gazteetako batekin izango gara Zirriren eskutik.

Deustoko S. Pedro plazan burutuko den aske gunea ere izango dugu hizpide Irola irratiko kideen bitartez.

Eta beste hainbat kontu ere ez dira faltako. Ez hoixe.

Hau dena igandean 21’tatik aurrera Arraio irratian

kurdistan

 

 

Zarauzko turismo eredua

Iepa kaixo!!

Igande hontan Zarautz izango dugu hizpide. Turismoak ematen duena, kentzen duena…

Hainbat elkarrizketegingo ditugu sektore ezberdinetako kideekin eta gela arroxean udal gobernuko zinegotzi bat izanen dugu.

Halere, beste kontu batzuk ere izango ditugu.

Hau dena, igandean 21’tatik aurrera Arraio irrati Librean

zarautz

Desobedientziaz Herri Harresia

Igande hontan desobedientziaz arituko gara.

Aspaldiko partez, Txerra Bolinagarekin ihardungo gara Loiolako Herri Harresiaren inguruan eta bide batez, 2013ko Maiatzean, Urtza Alkortaren atxiloketa ekiditen saiatzeko Ondarroan eraiki zen beste Herri harresian parte hartu zuten 5 lagunen aurkako epaiketaz ere arituko gara.

Bestetik, Urriaren 8an hasiko den beste epaiketa bat ere izango dugu hizpide. Arrantzale bizardunek izango dutena.

Hauetako batekin izango gara zuzenean igande hontan.

Zirri, Sozi, Edonato eta Malintxe Arraio irratiko gela arroxean izango dira… A temblar

Hau dena eta gehiago, igandean 21’tatik aurrera Fm 99.3an

Zainduuu!