Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Arraio Irratiko kamixeta gehiago egingo ditugu

Gabonetan Arraio Irratiaren kamixetek izan zuten arrakastaren ostean, kamixeta eta poltsa gehiago egiteko erabakia hartu dugu. Kasu honetan ordea, beltz kolorekoak egingo ditugu.

Gogoratu tailak unisexak direla eta haurrentzat ere prestatzen ditugula, 3-4, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14 hain zuzen ere.

Inork interesik badu, idatzi info@arraio.net helbidera eta gordeko dizugu.

Rugbya urteko lehenengo saioan

Kaixo entzule maite! Hemen gara berriz ere Izerditan blaiko denboraldi berri batekin. Aste honetan Juan Sorreluz izango dugu gaztetxe berriko gure estudio berrian. Gustora aritu gara berakin solasean denboraldi honetan egindakoaz eta aurrera begira egin daikeenaz. Nola ez, playeroak ere aipatu ditugu, azken jardunaldiko errepasoa eginaz.

Irratsaio berezia kaletik, abenduaren 31ean

Adi Arraiozaleok! Abenduaren 31ean musika plazan egongo gara irratsaio berezia egiten. Goizeko 11:00etatik aurrera gure programazio berria aurkezteaz gain, Arraio Irratia osatzen duten saioak egongo gara bertan.

Honez gain, Arraioko postua ere jarriko dugu, geratzen zaizkigun kamixeta apurrak eta poltsak saltzeko. Eta gure entzule finenei laguntza eskatu nahi diegu. Irratiko musika berritu nahi dugu eta zuen gustoko musika ekartzera gonbidatu nahi zaituztegu