Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Uxue Alberdi puntuei erantzuten

Datorren asteartean, otsailak 23, iluntzeko zortziretan Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarra elkarrizketatuko dugu “Erantzun Puntuari” irratsaioan. Uxuek bi sari jaso ditu azkenengo bolada honetan; bertsotan Xenpelar saria eta Literaturan Igartza saria. Horretaz gain, Suedian egin du denboraldi luze bat, eta bertako kontuak ere ekarriko dizkigu.

Beraz, oraingoan eskualdetik pixka bat atera eta Elgoibartik erreskatatuko dugu gure gonbidatu berria. Ea jarritako puntuei nola erantzuten dien…


Uxue

zaratazaleak

Astearte honetan beste laguntxo bat etorriko zaigu zaratazarautz saiora. Kasu honetan Mattingun izango da zuen belarriak zulatuko dituena, sekulako erronka izango da berarentzak zeren eta Arraio mundu osoan entzuten da!!!

ZARATAZARAUTZ          ASTEARTETAN 22TATIK ASPERTU ARTE 

Arraio mundu guztian entzungai!!

Azkenean hasi gara Internetez emititzen! Oraingoz probatzen gabiltza eta eskertuko genuke entzuleek hemen bertan nola entzuten duten aipatzea.
Gogoratu, gure filosofiarekin jarraituz, formatu askeak erabiltzen ditugula, OGG hain zuzen ere. Ezinezkoa egiten bazaizue Arraio internetez entzutea, batez ere Window$ bezalako sistemak erabiltzen badituzue, hemen begiratu.

Altzoko Erraldoia As noites-en

Altzokoerraldoi

Gaurkoan Migel Joakin Eleizegi Arteaga, Altzoko erraldoairen bizitza izango dugu aztergai Arma Tiro Pun atalean. Gizon puska hau 2.42 metro neurtzera iritsi zen eta europan zehar ibili zen, inguruko guziak ahozabalik lagaz.
Betiko moduan, ostegunetan gaueko 9-etatik 10-etara As noites da radio Lisboa

kontzertua

Zaratazarautzek kontzertu berri bat iragartzen du ostegun honetarako.

Atraku – punk gordina eibarretik

Zuschanden – hc/punk/crust bortitza alemierdatik

hau dana putzuzulo gaztetxian 21tan, hamaiketako bukauta egon behar du

ta gaur gauean 22tan zaratazarautz saioan Iñor ez! talde zarauztarra edukiko dugu beraien azkenengo lanataz hitzegiten eta beste mila gauza komentatzen. 

 

Â