Press "Enter" to skip to content

Egilea: asnoites

as noitesen azken saioa

san juan bezperako gau honetan amaituko dugu aurtengo denboraldia, lege zaharrak dioen moduan udan oporrak!!!

behar bezala egiteko, bob dylan-en zuzeneko kontzertua izango dugu, eta beste hainbat sorpresa

gaur 9-tatik 10-etara: as noites da radio lisboa 

 udazkenerarte!!!!!

Joakin Iturbe bandoleroaren bizia as noitesen

ekainaren 16-ko saioan Joakin Iturbe bandoleroaren biziaz jardungo dugu, Elgetan jaiotako bide lapur honek XVIII mende amaieran makina bat lapurreta egin zuen, eta sarritan harrapatu zuten arren, iheserako gaitasun berezia izan omen zuen

astelehenetan, 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

ainhoa azurmendi as noitesen

ekainaren 9-ko saioan ainhoa azurmendi psikologoarekin hitzaspertua izango da asnoitesen, batez ere emakumea eta kirola landu izan ditu eta zer erakutsi asko ekarriko digu

honetaz gainera, betiko atalak: o tempora- o mores,  poren txokoa eta alternatib.com

astelehenetan 9-etatik 10-etara: as noites da radio lisboa

orkolaga asnoitesen

maiatzaren 12ko saioan juan migel orkolagaren bizitzaren inguruan jardungo dugu

zarautzen bikario egona, bere eguraldi gizon arloaz jardungo dugu nagusiki, XX. mendearen hasieran hainbat arrantzaleren bizitza salbatu baitzuen enbata gaiztoak iragarriz

astelehenetan 9tatik 10etara: as noites da radio lisboa 

aaaaa, ta betiko moduan beste hainbat gauza ere bai!!!