Ostegun honetan, katarro edo gripe malapartatu honek uzten badigu, Jexux Artola Zarauzko frantziskotarren komentuko fraide gazteena elkarrizketatuko deu. Fraide XXI. mendean? Ostegun honean elizaz dekoraturako dugu Arraioenea.
Hilabetea: urtarrila 2007
Astearte honetan beste deskarga zaratatsu bat izango duzue 99.3 fm-an. Kasu honetan Havoc zigilu hardcore/punk diy estatubatuarraren talde ezberdinak dastatzeko aukera izango dugu. Besteak beste Vitamin X, Victims, Skitsystem… e.a. luze bat. Ezin dezu fallau!! Ta hurrengo astetan lagun ezberdinak etorriko zaizkigu bisitan beraien musika jartzea, informatzen jungo gara.
asteartero      22tatik aurrera       arraio irratian       99.3fm
Urtarrilaren 25-eko saioan, Arma Tiro Pun atalean, Garbiñe Manterola izango dugu gonbidatu. Berak CEIT ikerkuntza zentroko Ingurugiro Ingenieritza sailean ur-araztegietarako sistema berri baten ikerkuntzan dihardu buru belarri, eta bere esperientzien berri emango digu.
Betiko moduan ostegunetan bederatzietatik hamarretara: As noites da radio Lisboa
Astearte honetan zaratazarautzen poliziaren inguruko kantak entzungo ditugu eta hortaz aparte datu batzuk ere emango ditugu. Agenda ere edukiko dugo eta hurrengo asteburuan ospatzen den Anal Fest-etaz arituko gara…. ezin duzue fallo egin
ZARATAZARAUTZ . . . ASTEARTETAN 22TATIK 00TARAÂ
zaratazarautz@arraio.org
Igande iluntzetan bizipoza falta zaizula? To Oilategitik! Aste honetan, besteak beste, Txakurraren Bilboliña irratinobelaren hirugarren atala emango dugu eta lapurreten misterioa argitzen joango da apurka.
Bestalde, ‘Kapia ta Tertulia’ atalean ‘Dakarrek zer dakar’ abestia aztertuko dugu, Mendebaldeko Europak eta Afrikako herrialdearen arteko loturak, indarrak eta eraginak aztertuz…
Horrez gain ordea, asteburuko errepasoa, Prentsa eta Pentsa… aspertzeko astirik gabe bi orduz.
20:00etatik 22:00etara, igandero, FMko 99,3an… OILATEGITIK!!