Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Discarga Brasildarrak Putzuzulo Gaztetxean

Arraio Irratiko ZarataZarautz irratsaioaren eskutik, Discarga Brasildarrak arituko dira Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeko oholtzan, Abuztuaren 13an.

Ratos de Porao edota Point of no Return bezelako taldeetan ibilitako hirukote hau Europar bira burutzen ari dira eta Zarauztik pasako dira asteazken honetan.

dis.jpg

Beraiekin batera, Putzuzulo Gaztetxeko lagun talde batek joko du gauari hasiera emateko. Hauek 80-90 hamarkadako Hardcore taldeen bertsioak burutuko dituzte.

Asteazken honetako kontzertua 21:00etan hasiko da.

Zarauzko Musika taldeak entzuteko aukera arraio irratian

Zarauzko irrati librea aspalditik dabil lanean Herriko taldeen musika zabaltzeko asmotan. Arraiok antolatzen dituen kontzertuetan, beti izan da Zarauzko taldeentzat lekua, horren adibide da Putzuzulon egin izan diren kontzertuak. Talderen baten zuzenekoa ere ateratzera ausartu ginen, OtsoArtzairena kasu.

kamikaze.jpg

Oraingo honetan berriz, gure uhinetan herriko taldeei tartea egitea erabaki dugu eta baita lortu ere. Asteazkenero, eguerdiko 14:00etatik 17:00etara, gure musika taldeen doinuak entzuteko aukera izango da 99.3-an.

Baina gure playlist hau handitzeko, Zarauzko musika taldeen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu. Arraioko fonoteka, herriko maketa eta diskez josia baldin badago ere, eskertuko genuke norbaitek bere musika gure uhinetan ipiniko balu. Norbaitek hala nahi izan ezkero, aukera desberdinak izango dituzue zuen musika gure eskuetara iristerazteko.

Horretarako, asteartero, gaueko 21:00etatik aurrera Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egongo gara norbaitek gerturatu nahi badu. Honez gain, arraio@arraio.net edo zaratazarautz@arraio.net helbideetara idatzi dezakezue gurekin kontaktuan jartzeko.

Musikherria disketxeko abestiak entzuteko aukera Arraion!!!!

Arraio irratiaren programazioaren baitan, aldaketak eta hobekuntzak egiten ari gara uda honetan. Horren adibide, gure parrillan, ostiralero MUSIKHERRIA Herri Disketxearen taldeez gozatzeko aukera izango duzue, eguerdiko 14:00etatik hasi eta 17:00 arte.

mh.jpg

Bertan, All Jazz Era, Kloratita edota SKT Sekuentzia bezalako taldeak entzun ahalko dira.

Beraz badakizue, gozatu Musikherriako taldeez ostiralero, 14:00etatik 17:00etara

Uber Bartzelonarrak Putzuzulo Gaztetxean!

Igande honetan, uztailaren 20an, Bartzelonako Uber taldea izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Arraio Irratiko Zaratazarautz irratsaioaren eskutik.

Bartzelonarrak, Ostegunean hasiko dute Europar bira eta Igandean Zarautzen izango ditugu beraien punk garbia errezitatzen.

uber.jpg

Honez gain, atera berri duten beraien bigarren diska aurkeztuko dute oholtza gainean.

Hauekin batera, Zarauzko Diskoiraa taldeak joko du. Hauek ere beraien lehen 7 hatz-beteko lana aurkeztuko dute beraien herrian.

Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Info gehiago:

Diskoiraa-ren web orria

Uber-en Myspacea