Press "Enter" to skip to content

Hilabetea: uztaila 2008

Musikherria disketxeko abestiak entzuteko aukera Arraion!!!!

Arraio irratiaren programazioaren baitan, aldaketak eta hobekuntzak egiten ari gara uda honetan. Horren adibide, gure parrillan, ostiralero MUSIKHERRIA Herri Disketxearen taldeez gozatzeko aukera izango duzue, eguerdiko 14:00etatik hasi eta 17:00 arte.

mh.jpg

Bertan, All Jazz Era, Kloratita edota SKT Sekuentzia bezalako taldeak entzun ahalko dira.

Beraz badakizue, gozatu Musikherriako taldeez ostiralero, 14:00etatik 17:00etara

Uber Bartzelonarrak Putzuzulo Gaztetxean!

Igande honetan, uztailaren 20an, Bartzelonako Uber taldea izango da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean, Arraio Irratiko Zaratazarautz irratsaioaren eskutik.

Bartzelonarrak, Ostegunean hasiko dute Europar bira eta Igandean Zarautzen izango ditugu beraien punk garbia errezitatzen.

uber.jpg

Honez gain, atera berri duten beraien bigarren diska aurkeztuko dute oholtza gainean.

Hauekin batera, Zarauzko Diskoiraa taldeak joko du. Hauek ere beraien lehen 7 hatz-beteko lana aurkeztuko dute beraien herrian.

Kontzertua, gaueko 21:00etan hasiko da, 23:00etarako amaitua egon behar du eta.

Info gehiago:

Diskoiraa-ren web orria

Uber-en Myspacea

Arraio Blues gaueko balantzea

Aurreko ostiralen Arraio Blues Gaua posible izatia lagundu zuen danai mila esker!!

Gaubela polit bat antolatzeko idea bururatu zitzaigunen ez genun uste ain polit ta goxua ateako zanik, zuzena eta oso intimua, asko transmititzen, beraz eskerrak eman azaldutako jende guztiyai eta nola ez jo zuen bi taldiai, ikearri ondo moldatu bait zian ta zekaen onena eman, milesker danai!!

gartxot.jpg

Aurreneko Arraio Blues Gaua izantzan, baino ez azkenekua, udara hontan bertan beste bat gutxinez iteko intentziyuakin gabiltza eta jungo gea berri geyo ematen.

Gure aldetik besteik ez, eskerrak eman berrize eta hurrunarte!

Kontzertua azaldu etzinatenontzat eta entzun nai duenetzat, irratiz entzun eta rekuerdo bezela nai duenentzat edota konzertua ikusi eta berriro entzun nai dutenentzat, hemen dituzue talde bakoitzan zuzenekuak kalidade earrian:

Gartxot

Napoka Iria

Napoka Iriari elkarrizketa

Eta gogoratu, Igandero 4tatik 5eta, Arraio Blues!

1. eskuko azoka Putzuzulo Gaztetxean

Ostiral honetan, Uztailaren 18an, 1. eskuko azkoka burutuko da Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Txinparta Serigrafiaren laguntzaz, 1. eskuko arropa eta beste hainbat artisautzarako material erosteko aukera izango da, prezio oso merkean.

Bertan ateratako dirua, Arraio irrati librea finantzatzeko erabiliko da. Azoka, arratsalde osoan egongo da eta hasiera, arratsaldeko 17:30etan emango zaio.