Press "Enter" to skip to content

Zarauzko Musika taldeak entzuteko aukera arraio irratian

Zarauzko irrati librea aspalditik dabil lanean Herriko taldeen musika zabaltzeko asmotan. Arraiok antolatzen dituen kontzertuetan, beti izan da Zarauzko taldeentzat lekua, horren adibide da Putzuzulon egin izan diren kontzertuak. Talderen baten zuzenekoa ere ateratzera ausartu ginen, OtsoArtzairena kasu.

kamikaze.jpg

Oraingo honetan berriz, gure uhinetan herriko taldeei tartea egitea erabaki dugu eta baita lortu ere. Asteazkenero, eguerdiko 14:00etatik 17:00etara, gure musika taldeen doinuak entzuteko aukera izango da 99.3-an.

Baina gure playlist hau handitzeko, Zarauzko musika taldeen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu. Arraioko fonoteka, herriko maketa eta diskez josia baldin badago ere, eskertuko genuke norbaitek bere musika gure uhinetan ipiniko balu. Norbaitek hala nahi izan ezkero, aukera desberdinak izango dituzue zuen musika gure eskuetara iristerazteko.

Horretarako, asteartero, gaueko 21:00etatik aurrera Zarauzko Putzuzulo gaztetxean egongo gara norbaitek gerturatu nahi badu. Honez gain, arraio@arraio.net edo zaratazarautz@arraio.net helbideetara idatzi dezakezue gurekin kontaktuan jartzeko.

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude