Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

ZAEko arraunlariak denoraldiko 1.eko saioan

Kaixo entzule maite!

Zer moduz joan da uda? Gu hemen gara berriz ere beste denboraldi bati ekiteko. Aurten berrikuntza batzuk ditugu, nola ez. Alde batetik ordutegi berria izango dugu, 20.30tan hasiko garelarik. Bestetik instagram sare sozialean kontua ireki berri dugu zuekin hartu emanean jarraitzeko izerdian_blai jarrita aurkituko gaituzue. Azkenik urte luzez gela arroxesn entzun duzuen ahots batek gero arte esan digu, odol frexkoa dator Arraio irratira.

Hau dena esan ostean, biharko saioan, denboraldiko lehena izaki, ZAEko arraunlariak etorriko zaizkigu beraien denboraldiaren berri ematera. Beraz ez hutsik egin eta sintonizatu bihar 20.30tan Arraio irratia FMko 99.3an!

2. Denboraldiaren hasiera! Patiyoko Atzuak bueltan da! 2.1 sayua: IZAN IÑURRI

Kaixo kaixo entzule maiteok!

Azkenian hemen gea, uda ederra pasa deu, San Pelayotan, EHZ (ze pena ya ez dala Irisarrin izango), Irantzuko Monastegia, Gladysen, Euskal Jaitan (stop txosna gordofobuak!)… Baina ikasleen kurtsoakin batea, gu ere hasi gea lanian eta, nola ez, Arraio Irratiko irratsayo onenian martxan! Azkenian, Arraio Irratiak neskak lortu ditu!

Oraingo honetan IZAN IÑURRIKO Julene Illarramendi eta Olatz Mercader izan ditugu elkarrizketatuak. Minbizia duten, izan duten edota gertu bizi izan duten inurretegi ederra da Izan Iñurri. Haien esperientziaz hitz egiteaz gain, mamarratxeua oinarri hartuta egurra eman genion sistemari, osasun sistema heteropatriaralari, alegia! METRALLETA!

Izugarri programa interesgarria atea zaigu, gehiago jakin nahi? Goxatu belarriak eta entzun ezazu programa.

Portzierto, atal berri bat sartzeko asmotan gabiltza, zuen parte hartzearekin, “Lore Txokoa” deituko diogu, zer den jakin nahi? Ba, hoixe, entzun gure irratsayua!

Beste bat arte, 1, 2, 3 TUMAMARRATXA!