Iepe, arrazoi musikalak medio, gaur ez da Kaiolatik saiorik egonen.
Kategoria: Berriak
aufiiiiiiiiiii!!
Bo! ba igandea iristeko irrikitan zaudeten ahuntzule guztiei esan igande hontan ere gori joanen dela.
Pottor bero mugimenduko 2 kide izango ditugu Arraio Irratiko gela arrosean. Herrian sortu berri den talde edota mugimendu honen nondik norakoa azalduko digute.
Herriko presoak ere ezin ahaztu, eta elkarrizketatxo bat izango dugu senitarteko batekin.
Asteko erresumenai ere tarte bat eskeini berko diou ta…
Ah!! ta aspaldiko partez IJaunaren kronika izango dugu.
Ba hoixe, adiorik ez Igandea 21’00rak arte baizik!!

Kaixo arraiozale!
Aste honetan, aspaaaaaaldiko partez, hiru atalkariok bakarrik arituko gara gonbidaturik gabe. Eta saioaren bigarren denboraldi honetan gurekin izan ditugun gonbidatu eta saioen birpasa egingo dugu gure gustuko kantuak jartzearekin batera.
Eta bidez batez, eta batez ere, zuon “feed back”-a jasotzen saiatuko gara…. Nor gustatuko litzaizueke ekartzea gonbidatu gisan? Nor elkarrizketatuko zenuke gustora?.
Gaur bertan, Atalkan, gurekin harremanetan jarri eta zuzenean erantzuteko aukera izango duzu arraio entzule. Hasi pentsatzen beraz… Hurrengo denboraldirako zure gustuko gonbidatua aukeratu dezakezu…
Ostegunero, 22’00-23’00tara ATALKA!
Kitto. Maletak egin eta bagoaz. Highway 9 irratsaioak agur esango dio bere bigarren denboraldiari gaur arratsaldean. Horretarako, musika eta lagun giroa izango ditugu bidailagun.
Arratsaldeko zortzietatik aurrera, primerako saio batez gozatzeko aukera izango du entzuleak. Udara ate joka dabilela, sorpresa berezi berezi bat izango degu Arraio Irratian: zuzeneko musika. Eli Huegun izango dugu gurekin, Gipuzkoako Kantu Txapelketako finalista. Aukera paregabea irratian gutxitan entzuten den luxu batekin batera gozatzeko!
Ez galdu! 20:00etatik aurrera 99.3an edo www.arraio.net-en!
Podcast: Play in new window | Download
Ekainaren 14ko ZarataZarautz irratsaioan, aspalditik gordeak ditugun nobedade batzuk entzun ahalko dira. Azken asteetan gonbidatu dexente eduki ondoren, ZarataZarauzko hirukotea edukiko dugu binilo berri batzuk jartzen. Gogoratu 21:30etan hasiko dela irratsaioa, Hala Bedi irratiko A Desalambrar irratsaioaren ondoren.


