Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

LAKTANTZI TALDEAZ ATALKAN

Kaxo arraiokideok!!!

 

Gaurkoan atalka saioan zarauzko laktantzi taldeko Marga San Jose izan dugu gure artean.

Amatasuna, afektua, konfidantza, goxotasuna, patxara eta beste hainbat sentsazioz hitzegiteko aukera izan dugu laktantzia gai hartuta.

Margak urte mordoxka daramatza ildo honetan lanean eta bizi duen bezela azaldu digu guri bihotz barrutik irtetzen baizaizkio hitzak,

 

Badatoz Pelayosanak

Ekainak 24, 25, 26 eta 27an EGITARAU IZUGARRIYA TXOZNAGUNEAN!!!!!!!!
Paella Lehiaketa, Balsa Karrera, Zarauzko taldeen kontzertuak, Presoen aldeko bazkaria, tortila erraldoia, les-gay eguna, gaupaseroak…
Aurten MALEKOIAN txoznak, DUKE ENEA parean!!!!! Itsasoko freskotasunetik gertu! jeje!

A! Eta mila esker Gurekin Jai “JOSI” zenuten guztioi!
PATXWORK-a OSTIRALEAN, txoznen IREKIERAN aurkeztuko da!!!!
Bilatuko ote duzu zure tela zatia? ZATOZ TXOZNETA!
Bitartean…

Eta gogoratu ere Arraio Irratiko lagunak Paella lehiaketa girotzen Trio Kalaberaren eskutik, larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera.

Eta festetako kuña ere podcastean duzue:

Gurekin jai Atalkan

Halaxe da arraiozale, ostegun honetan 22’00etatik 23’00tara, Gurekin Jai festa batzordeko kideak izango ditugu gonbidatu Atalkan.

San Pelayoak hortxe ditugu eta zer aproposago festa hauek naiz beste antolatzen aritzen diren lagunak irratira ekartzea baino. Bertan kontatuko dizkigute batzordearen nondik norakoak eta aurtengo PelayoSanetan izango dugun eskaintza mundiala aurkeztu ere.

Badakizu, ostegun honetan, jai giroa eta umorea arraio irratian. Ez galdu!

San Pelaioen aurkezpen prentsaurrekoa egin da

San Pelaio jaien egitaraua aurkezteko prentsa agerraldia egin da gaur arratsaldean, Iñurritzan, bertsolarien omenezko Oteizaren eskulturaren aurrealdean. Bertan, egitaraua antolatu duten elkarte eta eragileekin batera, Zarauzko Udaleko Gari Berasaluze egon da 2011ko San Pelaioen nondik norakoez hitzegiten.

Udalaz gain, bertaratu diren eragileak honako hauek izan dira:

· Haur Kultur Taldea
· Iñurritzako Jai Batzordea
· Zurekin elkartea
· Gurekin Jai Batzordea
· Ondaurtz
· Iñurritza Gastronomia elkartea
· Helduen Danborrada
· Turismo Bulegoa
· Zarauzko Gaztelekua
· Azken Portuko Jai Batzordea

Prentsaurrekoan esan dena irakurri nahi baduzue, HEMEN duzue. Eta hau entzun nahi baduzue berriz, podcastean duzue: