Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Nekane Juradoren liburu aurkezpenaren hitzaldia entzungai dago iada

Urtarrilaren 20an, Arranopola Kultur Taldeak Zarauzko Arrano Tabernan antolaturiko hitzaldia entzungai dago iada.

Bertan, Aitor Saiz izan genuen Nekane Juradok argitaratu berri duen “Independencia. De reivindicación histórica a necesidad económica” liburuaren aurkezpena egiten. Bide batez, hitzaldi hau Arraio Irratiko uhin libreetan entzun ahalko da larunbat honetan, goizeko 10:00etatik aurrera.

Hitzaldi hau entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

CNT sindikatuaren mendeurreneko hitzaldiak entzungai daude

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean CNT sindikatuaren mendeurrenaren inguruan egin ziren hitzaldiak entzungai daude iada. Azaroaren 12tik Abenduaren 9ra burutu ziren hitzaldi guztiak igo ditugu iada entzun ditzazuen.

Azaroaren 12an, Andres Ruggeri, Buenos Aireseko unibertsitateko irakaslea eduki genuen Argentinako Empresa autogestionatuen inguran.

Azaroaren 17an berriz, Miguel Perera eduki genuen hizlari “Ahora mas que nunca anarcosindicalismo” izenpean.

Azaroaren 25ean, Endika Alabort EHUko irakaslea izan genuen krisi ekonomikoari buruz eta alternatiba autogestionarioen inguruan hizketan.

Azaroaren 30ean, bi gonbidatu eduki genituen Putzuzulon. Lehena, Juan Luis Mendizabal “Mendi” izan genuen. Berak, bere umeetako oroitzapenak ekarri zituen gogora eta Zarautzen anarkistak izan zireneko gogoetak ekarri zizkigun. Honen ostean, Luis Mª Jimenez De Aberaturi eduki genuen, gerra zibileko Euskal Anarkistak gogora ekarriz.

Eta amaitzeko, Abenduaren 7an Lucio Urtubia anarkista egon zen “La revolucion por el tejado” izena zuen hitzaldia ematen.

Hitzaldi guztiak, podcastetan dituzue:

Binilo kaxa: Aspaldiko eta oraingo harribitxiak Atalkan

Kaixo arraiozale! Aste honetan gonbidaturik ez genuela aprobetxatuko dugu binilo kaxari hautsak kendu eta bertatik aspaldiko kantuak erreskatatu eta entzuteko. Aspaldikoak baina egun ere entzuten direnak zenbait. Eta aspaldikoak eta gutxik ezagutuko dituenak beste batzuk. Animoa igotzeko modukoak batzuk, azaletik sartu eta hunkitu egiten dutenak besteak.

Queen, Lou Reed, Judi Cheeks, Jetro Tull, Blondie eta beste horrenbeste sorpresa entzuteko aukera izango duzue beraz ostegun honetan, beti bezala, Zarauzko irrati libreko ATALKA irratsaioan. Ordura arte!

Manu Urbieta historikoa gaur Izerditan Blaien

Iepa kaxo!
Gaurko egunerako saio berezi bat prestatu dugu. Alde batetik beti bezala zarauzko taldeek zer egin duten esango dugu. Gabonetatik bueltan talde denak berriz ere gogora hasi baitira.

Bestetik gaurko saioan historiko bati elkarrizketa egingo diogu. Hau ez da oso ohikoa baian bera etxekoa denez ez dugu aukera galduko. Bera Manu Urbieta da, garai batean Realeko futbol jokalaria izan zen, baita Sabadell, Figueras, Real Union eta Zarauzkoa ere, bere kirolari bizitza Granadako taldean amaituz. Makiña bat kontuz hitzegingo dugu gaur 20.00tatik aurrera berarekin. Auto istripu hartan zer gertatu zen eta JB jaunarekin zer gertatu zen, Real Madrilek Aritzbataldeko zelai mitikoa bisitatu zuenekoa ere gogoratuko digu.

Beraz badakizue, etzazue galdu gaurko saio bikain hau, historikoa izango baita.
Manu Urbieta jubenilletan