Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Igande honetan ezinezkoa

Igande hontan ahuntzok ez dugu larrean egingo. Malintxe eta Jardinero biak eskutik helduta, derbia ikustera joan behar omen dute. Irakurtzen duzuen bezela, “ver para creer”.

Baiña hurrengo igandian gogo betez itzuliko gera, tartean abenduak 11ko Labi ta Xaporraren inguruan egingo den prentsaurrekoa eta elkartasun festaren balorazioa egingo dugularik.

Ale ba, besteik gabe, adiorik ez, hurrengo iganderarte baizik!!!

Gol en el kanpo, paz en el futbol….

Txiliku Atalkan

Zarautzen bada makina bat idazle, eta herritar ezberdinak arraiora ekarri eta elkarrizketatzen gabiltzan honetan, aste honetakoan, Jesus Mari OlaizolaTXILIKU izango dugu gonbidatu ATALKAn.

Bere ibilbide pertsonalari jarraiki, literaturaren itsasora jauzi egingo dugu eta idazle ofizio-afizioari buruzko kontuak aireratuko ditugu. Txilikuk oraintxe argitaratu berri ditu bere azken literatu frutua (Euskal mitologiako kondairak haurrentzat) eta horiei buruz ere mintzatuko gara. Bestalde, Joxan Ormazabal omentzeko tartea ere hartuko dugu.

Ostegun honetan beraz, gaueko 22’00etatik 23’00tara, Txilikuri errepasoa.

CNT-ren hitzaldia entzungai egongo da gaur

CNT sindikatuaren mendeurrena dela eta Putzuzulo Gaztetxean jardunaldi batzuk burutzen ari dira Azaroan eta Abenduan.

Arraio irratia ere jardunaldi hauetan parte hartzen ari da eta horren adibide, gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera zuzenean emitituko dugun hitzaldia dago. Bertan, Luis Maria Jimenez de Aberasturi edukiko dugu Los anarquistas vascos en la guerra izenburua duen hitzaldian.

Honen ostean gainera, Juan Luis Mendizabal “Mendi” edukiko dugu 1936, Anarkistak Zarautzen, umeetatko oroitzapenak izenburua duen solasaldian.

Guzti honen ondorioz, gaur ez da Hala Bedi irratiko A Desalambrar saioa emitituko.

Gaur gure txanda da

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan ez dugu gonbidaturik izango. B jauna, Krixpin eta Lagun Izoztua egongo gara aspaldiko partez gure gustuko musika jartzen.

Honez gain, Erantzun, Humilitate eta Diskoiraa taldeek egin behar dituzten bi Espainiar birak komentatuko ditugu. Eta ahaztu gabe, Putzuzulon antolatuak ditugun ekitaldi batzuk ere haipatuko ditugu.

Guzti hau, gaueko 21:30etatik aurrera, CNT sindikatuak antolaturiko hitzaldiaren ostean.