Arraio Irratiaren denboraldi berriko parrila aurpezkena egingo dugu azaroaren 10ean, Hiruputzu Gaztetxean.
Bertan SOFA eta JIKURI taldeak edukiko ditugu kontzertua eskeintzen, gaueko 22:00etatik aurrera. Honez gain, pikoteoa ere edukio duzue bertan.

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo entzule maite!
Gaurkoan Zast-eko lagunak etorriko zaizkigu beraien denboraldi hasieraren berri ematera. Urteroko zitan ez dute hutsik egingo eta gela arroxean izango ditugu, ikusteko dago gidoirik ekarriko duten ala ez.
Bestalde, playerotako lehendabiziko kiniela egingo dugu, zuek ere animatu bertan parte hartzera facebook edo instagramertik. Ez ahaztu, gaur 20.30tatik aurrera Arraio irratian FMko 99.3an!


Podcast: Play in new window | Download
ZarataZarautz irratsaioak aurreko astean huts egin ondoren bueltan etorri da, lagun izoztuarekin gainera.

Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Podcast: Play in new window | Download
Arratzalde on, entzule maiteok:
Atzo, aurten asteazkenero lez, gure bigarren irratsaiua in genun Mundua hankaz gora daon honta (beti hola eon da, zoze jartzearren), Patiyoko Atzuok teknologia eta feminismoa izan genitun hizpide. Hacker feministak, La Bekka (kultura eta tekonologia librea lantzen dun espazioa) eta safe dating-an inguruan jardu genun, geure datuak edonori oparitu ordez, komenigarriagua dalako gure datuak guk geu kudeatzia eta, gainera, genero perspektiba kontuan hartua. Horrez gain, Atzotako batek Palestinan tamalez gertatzen ari dena ulertzeko, historikoki kokatzeko zenbait datu eman zizkigun, hurrengo saiuan jarraitzeko asmoz. Ez ahaztu, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko antolatu dian ekintzetan parte hartziaz mesedez.
Saioko onena ordia “la joya de la corona” gure gonbidatu izan zan. Nola ez daki, baina gela arrosara iritsi zan atzo Kattalin Miner eta, besteak beste, bere liburuetarako inspirazioa nondik lortzen dun kontatu zigun. Idazle aparta izateaz gain, hobbie bikaina du eta bere asperdura momentutan fitxak bata bestian onduan jarri eta puzliak iten ibiltzen omen da. “Feminismoaren abangoardia” izateak ere dakarren motxilataz ere jardun genun eta bueno…..orain arte gure gonbidatu bat beak ere egin ez dun gogoeta bat intzun. San Antonen ere euskaren alde!
Beste behin ere, asko ikasi eta ezin hobeto pasa genulako, eskerrik asko Kattalin!
Hemendik bi aste barru arte, zuen belarriak goxatzetzen jarraituko deu.
TUMAMARRATXA!

Podcast: Play in new window | Download
A.F.K. talde alemaniarrak, Zaratazarautz kolektiboak, Hiruputzu Gaztetxean antolaturiko kontzertua entzungai duzue.
