Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

AXI MUNIAIN ATALKAN

Aupa arraiozale!!

Duela aste batzuk hartu genuen olatuan jarraituz (Mikel Troitiño, Zarauzko surf eskola) kirol hau izango dugu hizpide aste honetan, izan ere, Axi Muniain surflari zarauztarra izango dugu gure artean. Olatu handiko surfean dagoen euskal espezialistarik handienetakoa dugu egun Muniain. Kantauri Itsasoko olaturik handienetako batzuk surfeatzeari ekin zion duela zenbait urte, neguz negu. Eta bera da, alde handiz, kirol mota honetako sari nagusitzat jotzen diren XXL Big Awards delakoetan izendapen gehien bildu duen surflari europarra – zortzi gaurdaino-.

Modalitate honi buruzko azalpenak eta esperientziak kontatuko dizkigu beraz zuzenean, 21’00-22’00etara ATALKAn.

Arraioko uhinetatik itsasoko uhinetara… Ez galdu olatuan murgiltzeko aukera!!!

 

Asia aldera hirukote batekin…

Kaixo bidaiazaleok

Bi astelenetan jai hartu ondoren bueltan gatoz bitakora saiuakin… Asia aldera goaz eta uda hontan bertan izan dian hiru launek kontauko emango digute hango berri… Bakoitzak bere ikuspegitik, historialariak, katxondeo pixkat eta halako kontuk…

Bidaiatzeko irrikaz zaudenez, ez galdu aukera gaur astelena gabeko 21tatik aurrea ARRAIO IRRATIAn!!

 

ZarataZarautz bueltan da

Juli-Juli tabernaren agurra dela medio, ez genuen ZarataZarautz irratsaiorik egin aurreko astean. Baina aste honetan gogo biziz gatoz saio berri bat egiteko intentzioarekin. Baja garrantzitsu bat edukiko dugu biharkoan ordea, Lagun Izoztuak ezingo du eta Arraioko gela arroxean izan osasun arazoak direla medio.

Hala ere, Krixpin eta B jauna egongo dira ordu eta erdiz zuen belarriak zulatzen, betiko zabor berberarekin. Ez ahaztu Arraio Irratia sintonizatzea bihar, gaueko 21:30etatik aurrera edo internet bidez entzutea.

Igande hontan gela arroxara bueltan

Aupa zuek!!
Lehengo astean, Putzuzuloren 6.urteurrena zela eta, gaztetxeko areto nagusian eginiko irratsaio ikaragarri baten ostean, berriro ere Arraio irratiko areto nagusira itzuliko gara.
Bertan, asteko laburpena egin eta gero, Gurekin Jaiko 2 kide izango ditugu eta ostera, Zarautz bidean sortu berri den lan taldeko kideak izanen dira.
Hau dena, igandean 21’tatik 23’etara 99.3 FMn
Adiorik ez, iganderarte baizik!!

Puto cabron! Y ademas te ries de nuestro hermano