Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ametsak eta bidaiak Laura eta Aitorren eskutik.

Kaixo arraiozale!!!


Aurreko asteko ustekabearen ondotik, surf tablatik gurpil gainera jauzi egingo dugu Atalkan. Izan ere, aste honetan, munduan barrena bizikletaz bidaiatzen ibili diren eta eta hala jarraitzeko asmoa duten bikote bidaiaria izango dugu gure elkarrizketa saioan. Laura eta Aitor izango ditugu beraz irratsaio kide eta protagonista. Eta beraiek kontatuko digute, ametsak betetzea nola erabakitzen eta egiten den.

Bitakora kaiera saiorako ere bikote aproposa zitekeen ziurrenik, baina hauen baimenarekin, eta gure estilora, ostegun honetan 21’00etatik 22’00etara ametsak eta bidaiak ATALKAn.

Zuen galdera eta komentarioak ere gustora jaso-erantzungo ditugu: deitu saioara zuzenean edo idatzi facebooketik!

Txuriren aldeko ekimenak antolatu dituzte

Jose Mari Perez ‘Txuri’ zarauztarrak 24 urte daramatza preso. 2008an bete zuen zigorra, baina Parot doktrina medio, bederatzi urtez luzatu zion espetxealdia Espainiako Auzitegi Nazionalak. Hori salatzeko, ekitaldiak antolatu dituzte hil honetan.

Azaroaren 23an, asteazkenean, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ preso ohiak eta Ainhoa Baglietto abokatuak hitzaldia eskainiko dute biziarteko espetxe zigorraren inguruan, Antoniano aretoan, 19:00etan.

Azaroaren 24an, ostegunean, kotxe karabana egingo dute, 19:00etan Astitik abiatuta.

Ostiralean, hilaren 25ean
, elkarretaratzea egingo da udaletxe plazan, eta larunbatean.

Hilaren 26an, manifestazioa, Mundo Mejorretik 19:00etan abiatuta, eta ekitaldia ondoren, Musika plazan.

Arraio Irratiaren partetik, kuña bat egin dugu. Bertan Txuriren amak hitzegiten du, bere semearen alde egingo diren ekitaldien berri emanez. Entzun nahi baduzue, jarrraian duzue:

Danimarkako taldeei errepasoa

Putzuzulo Gaztetxearen 6. urteurreneko ekitaldien barruan, Ungdomshuset 69 Copenhagueko etxe okupatuaren inguruko proiekzioa izango da, asteartean, Azaroaren 15ean.

Honi jarraipena eman asmoz, Danimarkako taldeak jarriko ditugu ZarataZarautz irratsaioan, gaueko 21:30etatik aurrera. No hope for the kids, Paragraff 119. Gorilla angreb eta The Assassinators bezalako taldeak entzun ahalko dira besteak beste.