Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ahuntzaren 2012ko lehen eztulak

Atzoko egunean, Urtarrilak 8, ahuntzok 2012ko lehen irratsaioa egin genuen.
U-7ko Bilbon izan zen manifestaldi erraldoiaren inguruan aritu ginen gehienbat.
Sozi eta Edonatoren erreportai lanaren ondorioz, hainbat pertsonai esanguratsuei eginiko elkarrizketak izan genituen entzungai.
Beste aldetik ere, La Santen bahituta aurkitzen den Ekaitzen amarekin hitzegiteko aukera izan genuen.
Jardinero ere bertan izan genuen, gela arrosean, eta bereak eta bi egin zituen!! Jajajaja

Eta bukatzeko, esan, ez duzuela itxaroten egon beharko iganderarte gure eztulak entzun ahal izateko, asteazken hontan plazan izango baikara ikusgai eta entzungai. Ijauna irratian nahi dugulako, Tximas askatu!!

ASTE HONTAN I JAUNA BITAKORAN!!

Azken egun hauetako aldarrikapenan harira, eta partikularki gure kasuan I JAUNA atxilotu zuela urtebete betetzea guazen hontan, aste hontako sayuan gure irratikidian errealitatia hurbilduko deu bere senitartekuan eskutik.

Ez galdu urte berriko aurreneko Bitakora Kaiera… kolosala izangoa ta!!

Urtarrilaren 11a, urtebete I jauna atxilotu zutela

Urtarrialen 11ean urtebete izango da gure irratikea den I Jauna atxilotu zutela. Horregatik, Arraio Irratiko lagunok saio berezi bat egingo dugu Zarauzko Musika Plazatik zuzen zuzenean arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Arraioko hainbat irratsaio egongo gara bi ordu luzez berari eskeiniko diogun saioan. ZarataZarautz, Atalka, Izerditan Blai, Kaiolatik, Ahuntzaren Gauerdiko Eztula… Saioa egiten dugun bitartean ere bideo proiekzio bat egongo da, Albocassergo espetxera I Jauna bisitatzera joandako lagunen irudiekin

Honez gain, saio hau FMko 99.3aren bitartez edo internet bidez ere entzun ahalko duzue. Zuen etxe, taberna zulo edo irrati libreetan jartzeko.

Testu bat ere idatzi diogu irratiko lagunek. Irrakurri nahi baduzue, HEMEN klik egin besterik ez duzue.

Eta amaitzeko, egun honetarako egin dugun kuña ere entzungai duzue podcastean:

Gaur Orion, UP THE KAIOLS!!!

Iepa kaxo, gaur gauerako plan baten faltan baldin bazara, hemen daukagu gure proposamena. 23tatik aurrera bertan izango gara DJ LATIGO, ELEKTROPEÑA eta ILLARRAS handia!!! Animatu!!!