Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ostiraleko Mor More eta Mantalo No!!ren kontzertuak Arraion entzungo dira

Maiatzaren 13an, kontzertu akustiko bat edukiko dugu Bergarako Gaztetxean, eta hau, Txapa Irratiak zuzenean emitituko du. Bertan Mantala No!! bakarlaria eta Mor More bikotea edukiko ditugu kontzertu akustikoan.

Maiatzeko ostiral guztietarako kontzertu lasaiak antolatu dira Bergarako gaztetxeko kanpo eszenatokian. “Egubakoitzak kartzelan” izenarekin batailatu den egitasmorako bereziki barra bat atonduko da kanpoan, terraza inprobisatu bat muntatuz bertan kafea eta bestelakoak zerbitzatuko dira, musikaz lasai gozatzeko. Mor Morekoak, bigarren kontzertu sorta honetan joko dute eta Zarauztarrak direla jakinda, gure uhin libreetan emititzea pentsatu dugu eta horretarako Txapa irratiaren interneteko konexioa lapurtuko dugu ostiral honetan, gaueko 22:00etatik aurrera.

Saskibaloi jokalariak gaur Izerdintan Blai-en

Iepa kaxo!!
Aste honetarako prestatu dugun saio eguraldia bezala, primerako izango da. Gaurkoan igoera lortu berri duten Leihoak Zarautz taldeko hiru kide izango ditugu, beren kapitain Izotz Barrio, Eneko Landa eta Iker Lizarriturri beteranoa. Hauek lortu dutena ez da nolanahikoa, iaz liga autonomikora igo eta aurten ere mailaz igo.


Honez gain gure saioan betiko lez herriko taldeen emaitzak emango ditugu, futbolean gizonezkoek 3. mailan beste urtebetez egoteko balioko dien garaipen garrantzitsua esaterako.

Azkenik azken txanpan den futbito txapelketari helduko diogu. Astelehena jokatu zen final laurdenetarako azken txartelak lortzeko repeskako triangularra. Honela geratu ziren:
1, 2, 3, 4 Anfeti de Bilbau 5 Ulacia 1
Ulacia 2 Smooth Kriminal kri kri 1
1, 2, 3, 4 Anbeti de bilbau 3 Smooth Kriminal kri kri 4

Beraz, final laurdenetan arituko diren taldeak 1, 2, 3, 4 Anfeti de Bilbau eta Smooth Criminal Kri kri izango dira. Gogoratu nahi dizuegu final laurdenak ostiral honetan, maitzak 13 jolastuko direla Institutuan eta Poligonon 18.00tan eta 19.00tan. Final erdiak astelehenean, maitzak 16 Poligonon jokatuko dira 18.00tan eta 19.00tan. Azkenik final handia maiatzak 20an, ostirala izango da 18.30 tan Poligonon.

Hauek izango dira final laurdenetako partidak:

Maitzak 13 ostirala:
Institutoan

18.00 Paraolinpiakos vs Smooth Criminal Kri kri
19.00 Ametsa vs 1, 2, 3, 4 Anfeti de Bilbau
Poligonon
18.00 ARG Revolution vs Talai-Mendi
19.00 ARG Old Star vs Hor Konpon

Koadroa berriz hau da:

Paraolinpiakos vs Smooth Criminal Kri kri
vs
ARG Old Star vs Hor konpon

Ametsa vs 1, 2, 3, 4 Anfeti de bilbau
vs
ARG Revolution vs Talai Mendi

Espero dugu txapelketa orain arte bezala ederki joango dela, den den zalantza edo galderarik izan ezkero lasai asko galdetu. Ondo izan eta zorte on denei!!

Labi eta Xaporraren aldeko abestia

Apirilaren 27an Zarauzko Santa Barbaran zintzilikatu ziren Labi eta Xaporraren aldeko ekimenek aurrera jarraitzen dute. Lehengo astean, elkartasun zozketa bat burutu zen Zarauzko Herrian, gertaera hauek izan dezaketen diru galerei buelta emateko. Honez gain, Labi eta Xaporraren aldeko abesti bat egin dute Eskuz-Esku herri ekimeneko lagunek. Eta aurrera begira ere hainbat ekintza egongo direla ere aurreratu dute.

Abestia entzun nahi baduzue, podcastean duzue:

Inor Ez taldeko kideak ZarataZarautzen

Gaurko ZarataZarautz irratsaioan, Zarauzko Inor Ez taldeko kideak izango ditugu gonbidatu gisa. Europan barrena bira txiki bat burutzen izan dira aste santuetan eta egun horien inguruan mintzatuko gara. Honez gain, gainean duten grabazioren bat entzuteko parada ere edukiko dugu. Gogoratu hitzordua duzuela gaur zaratarekin gaueko 21:30etatik aurrera.