Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Hemen gara berriz ere!!!

Iepa kaixow!!! Beno, bi asteko geldialdiaren ostean, hemen da berriz ere Kaiolatik!!! Eta benetan esaten dizuet, sekulako musikoia daukagu gaurkoan. Hemen uzten dizuet opari txiki bat, badakizue, gaur 8tan sintonizatu zure irratia, ARRAIO IRRATIA!!!! UP THE KAIOLS!!!

Ongietrorri tximas!!!

Putzuzulo Gaztetxeko kontzertu akustikoa irrati bidez entzun ahalko da


Gaur gauean Putzuzulo Gaztetxean antolatu den kontzertu akustikoa Arraioko uhin libreetatik entzun ahalko da. Lehendik gure arten izan dugun Todo o Nada kantautorea edukiko dugu berriro ere gurekin. Tierra del aire diskoko azken kontzertuak eskaintzen ari da disko berria grabatzera sartu aurretik eta gure artean egoteko aukera eskaini digu.

Berarekin batera, Ri ta Karre, oriotar gaztea izango da. Ez da bakarrik igoko oholtzara, berarekin beste bi lagun izango ditu laguntzen. Kitarra, biolin eta ukelelez osatutako musika ekarriko digute hauek.

Guzti hau, gaueko 22:00etatik aurrera edukiko duzue, bai Gaztetxean eta baita FMko 99.3an edo internet bidez.

Larunbateko kontzertuak podcastean dituzue entzungai:

Ostegun hontan ATALKAK kale

Kaxo arraiokideak, sentitzen degu baina aste hontan herritik kanpo egotea tokatu zaigu eta datorren astera pasako ditugu ostegunerako genituen gonbidatuak.
Bilgune feminista eta sorgiñakeko kideak martxoaren 2.3.eta 4an dituzten topaketei buruz eta martxoaren 8 ko
egitarauari buruz arituko zaizkigu martxoaren 1ean.

Azkenean I Jauna irratian. AUPA HI!!!

 

I Jauna absolbitu egin dute

Arrio Irratiko kide den Iraitz Gesalaga ‘Tximas’ preso zarauztarra absolbitu egin dute ostiralean egin zioten epaiketako karguetatik. Ostegunean goizeko 08:00ak aldera etxean izatea espero dugu.

Aupa I Jauna

Lehen ongietorriko irudiak jarraian dituzue:

Arrosako jardunaldiak otsailaren 25ean Bergarako Gaztetxean

I.Jardunaldiak izan arren Arrosa irrati sareak, bere sorreratik hainbat irratiren arteko elkarlana burutu du. Irrati bakoitzaren euskarazko irratsaioak elkarbanatzeaz gain, irratien arteko lankidetzaz eta auzolanaz aurrera egiteko bideak jorratu izan ditu bere jardunean. Otsailaren 25ean izango dira Irratiok Elkarlanean I.go Jardunaldiak Bergarako gaztetxean eta bakoitzaren tresnak zein ezagutzak trukatzea izango da jardunaldien asmo nagusia.

Jardunaldiak goizeko 9:30etan hasiko dira harrerarekin eta 10etatik aurrera irratigintzari lotutako hainbat tailer praktiko izango dira. Eguerdian Gaztetxean bertan bazkaltzeko deskantsua hartuko da. Arratsaldean hausnarketarako tartea izango da eta mahai inguruak izango dira: Euskara eta komunikabideak eta Generoa eta komunikabideak.

Bukaera emateko kontzertuak izango dira 22.00etan: La Pop’lla eta Manillares Iturriaga

Dei berezia egin dute hastear edo hasi berri dauden irrati libreak jardunaldietan parte hartu dezaten, baina bertaratzea erabat librea izango dela jakinarazi dute. Euskal Herriko euskal irrati txiki eta irrati libre guztiak gonbidaturik daude. Jardualdien gaineko informazioa jaso nahi izanez gero idatzi arrosa.sarea@gmail.com helbidera.