Podcast: Play in new window | Download
Arraio Irratiko kideak lan erreforma berri honen inguruan mintzatu gara, dakartzan berrikuntza gehienak haipatuz.
Podcast: Play in new window | Download
Arraio Irratiko kideak lan erreforma berri honen inguruan mintzatu gara, dakartzan berrikuntza gehienak haipatuz.
Podcast: Play in new window | Download
Zarauzko Abendaño poligonoan goizeko 05:15etatik aurrera egondako kideekin solasaldia:
Zarauzko Arraio Irratiko kideek biharko grebarekin bat egingo dugu eta gure programazioak aldaketak izango ditu. Hasteko, osteguneko Highway9 eta Atalka irratsaioek ez dute beraien saioa burutuko eta eguerdiko errepikapenak eta arrosa saretik lapurtzen ditugun irratsaioak ez dira entzungo. Honez gain, bihar, goizeko 08:00etatik aurrera greba honen inguruan Zarautzen eta inguruan egingo diren mobilizazioen berri ematen jardungo gara, FMko 99.3an edo internet bidez.
Maiatzaren 5ean Ariola eguna antolatu nahi dugu, Zarauzko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Egun bat elkarrekin antolatu, alegia, egun bat elkarrekin osatu, gozatu.
Egun hori antolatzeko, ideiak jasotzeko eta gauzak elkarrekin egiteko, bilera bat prestatu dugu Ostiral honetan arratsaldeko 18:30etan Putzuzulon.
Bazatoz?
Atalka-k zenbait ohar:
Batetik, ostegun hontan atalka irrasaioak greba deialdiarekin bat egingo degu.
Bestetik, hurrengoan aste santuko jaiak dirala eta, opor txiki batzuk hartuko ditugu. Apirilaren 19an itzuliko gea, pilak kargatuta, gonbidatu berriekin zuzeneko berriei ekiteko prest.
Bitartian lasai; aste hauetan zehar gure aurreko irratsaioen selekzio bat entzuteko aukera izango baituzue ostegun, ostiral nahiz larunbatetetako errepikapenetan.
Ondo ibili ta bueltarte!!!