Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Bihar ez da Zinema Itsurik egongo!

Gabon guztioi,

Bihar ez da Zinema Itsua saiorik egongo. Zarautzeko Zine Modelo aretoan egongo gara Bilgune Feminista eta Ekhiñe Muguruzarekin batera “FESTA DEZAGUN Gaurdanik geroa” dokumentalaren aurkezpenean.

Gonbidatuak zudete, arratsaldeko 19:00tan Zine Modelon!

Animatu!!

Louise

 

1661439_687949304620607_1865619138_n

 

Euskal Salda bikaina

A ze saldatzarra gaurkoa, entzule!!

Atzoko eta gaurko euskal talde onentsuenak entzuteko aukera izan dugu, gure musika berezi eta altxor ezezagun parametroen barruan beti ere.

Esatariak gozatu duenaren erdia gozatzea lortzen baduzue zorionekoak izango zarete.

To abesti-zerrenda. Besarkadak!!

Zarauzko hondakinen bilketa mahaia

Iepala!

Igande honetan Zarautz Zero Zabor taldeko 2 kide izan genituen gela arroxean. Inhar eta Bartolo.

Urte bete inguru iraun duen mahaiaren inguruan aritu ginen. Esperantzaz sartu ziren mahai hontara, herri honi dagokion zaborraren bilketa eraginkorrena lortu asmoz, baina azkenean, mahaia utzi beharrean aurkitu dira. Uztearen arrazoiak, mahaiaren ibilbidea, etorkizunerako egitasmoak… izan genituen hizpide.

Halere, irratsaio hasieran Nafarroara joan ginen eta Kontuz! nafarroako erabiltzaile, kontsumitzaile eta zergadun elkarteko lehendakaria den Jabier Ayestaranekin izan ginen, bertako ustelkeri gertaerak aitzaki.

On in dizuela!

ongarri                                                                                              ERREFUSA

 

Disgalernaren bisita ZarataZarautz saioan

Aste honetako ZarataZarautz irratsaioan, entzule fin eta saioaren kolaboratzaile den Disgalerna edukiko dugu. Beti bezala, gustoko zarata eta nobedadeak ekarriko dizkigu Arraio Irratiko uhin libreetara. Beraz, entzun gaitzazu FM edo internet bidez.

otsailak_18_disgalerna

Elektropeñaren azken harribitxiak gaurko Kaiolatik saioan!!!

Iepa kaiolazaleok!!! Aste beteko atsedenaren ostean, pilak kargatuta dator Kaiolatik!!! Gaurkoan ez da gonbidaturik egongo, eta aspaldiko partez Elektropeña-ren azken aldiko temak entzungo ditugu, tartean nobedade ugarirekin!!! Esate baterako Adriatique Suitzarren azkenengo lana, Todd Terje-ren azkenengo single-a edota Tiger Stripes Suediarraren EP berria. Guzti hauek, 2014-ko doinu frexkoak!!! Bihar Fernando Mintek handiari egingo diogun omenaldiataz ere hitz egingo dugu, eta noski, agenda elektronikoa ere errepasatuko dugu!!! Galdu egingo duzue???

fernando