Kaixo entzule maite! Gaurkoan gonbidaturik izan ez duguez herriko taldeen emaitzak errepasatu ditugu. Liga ezberdinen nondik norakoak aztertu ditugu eta nola ez, playerotako kiniela ere egin dugu.
Aste honetako irratsaioan ez dugu gonbidaturik eduki eta ohiko saioa burutu dugu, berriki lortutako diska batzuekin eta hautsa kendu beharra zueten beste batzuekin
Irratsaioa podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.
Zemuz dua asteburua? Atzo Oihana Rodriguez izan giƱun gurian, Akaleia musika taldeko sortzailia, zumaiarra, musikari eta artista, Urola Kostako pop izarra! Eskerrik asko Oihana gurian izateagatik, plazerra izan zan.
Askotariko gaiak izan genitun hizpide, besteak beste, atzo, azaroak 16, 86 urte Ebroko bataila faxistek irabazi zutela, Gerra Zibileko batailarik bortitzenetakoa izan zen. Esan bezala, faxistek irabazi zuten (alemaniar nazi eta italiar faxisten laguntzakin) eta erabakigarriya izan zan gerran. Efemeride honekin albiste bat eta hausnarketa bat ekarri genuen atzo, ze faxismua ez da iraganeko kontu bat soilik eta tamalez, ez da Europatik datorren zerbait, betidanik hemen eon da eta daon ideologia bat da. Horren adibide da Donostiako Egia auzuan gertatu zana aurreko hilabete bukaeran eta jarraitzeuna hilabete hontan: atzo Donostian sortu dan talde faxista baten ingurua hitzein genun eta Egian sortzen ari diren istiluez. Gehiago jakiteko, entzun gure sayua!
Horretaz aparte, gure gonbidatuak, Oihanak Akaleia proiektuaren berri eman zigun. Baina horretaz aparte, bere musika ibilbidiaz, bere musika ikasketez, bere kantu eta diskoez ere hitzein zigun. Gainea, musika munduan bizi izan ditu beste hainbat eta hainbat esperientziez ere kontatu zigun. Bakizue, entzun sayua, interesgarriya izan zan eta!
Portzierto, gogoratu Feministaldian egongo geala azaruak 30ian, Tabakaleran, zuzeneko sayua egiten 18:45ean! Zatozte!