Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Gaurko ttiriki ttarrakan orburuak eta Olabeko arrautzak

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan  Arzank chef handia izango dugu kolaborazioen tartean. Garaiko elikagai eta errezeten txokoan orburua edo alkatxofa izango dugu mintzagai. Bestetik, elkarrizketaren tartean Itziarra joango gara eta bertakoa de Olabeko arrautza ekologikoen ustiaketa ezagutzeko aukera izango dugu. Honetaz gain arrautzen etiketapean dauden desberdintasunak, oiloen elikadura,  espazioaren kudeaketa eta beste hainbat kontu izango ditugu, tartean baita non eskuratu ditzakegun Olabeko arrautzak ere. Gaurkoan 20:00 21 00 bitartean izango duzue entzungai fm  bidez. On egin!!!

Hesietatik ihesten: Canadan hasi eta Grezian amaitzeraino

Nola hasi bidaia bat Canadan eta Grezian amaitu? Zerk eramaten zaitu horretara? Gaurkoan Ithaka Ukatuz saioan Telmo Iruretagoiena izango dugu bere bizitza markatu zuten abenturaz beteriko esperientzia batzuk kontatzeko asmotan.

Canadan hasi zuen bidaia luze batek Ipar Amerika eta Ertamerikako herrialde ugari ezagutzeko parada eman zion. Horrez gain bidaia horretan izandako bizipenek urte batzuk beranduago Greziara bultzatu zuten bertan dauden errefuxiatuei esku bat botatzeko asmoz.

Hau dena eta askoz gehiago 21:30etan puntu puntuan Arraio Irratian!

Presio Heltzea bueltan da

Aspaldian isilik egon ostean, Presio Heltzea irratsaioa bueltan da. Oraingoan, Zarauzko Modelo Aretoan Sare Feministak, Zarauzko AEKk, Zarauzko EHEk eta Arraio Irratiak elkarlanean antolatu zuten “Euskara sexista eta ez Sexista” hitzaldiarekin.

Bertan hiru gonbidatu eduki genituen. Amagoia Gurrutxaga, Maite Egiguren eta Irene Arrarats hain zuzen ere. Irratsaioa, bihar, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera edukiko duzue entzungai.

Herriko taldeen errepasoa eta plaieroen final erdiak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan herriko taldeen errepasoa egingo dugu, pasa den astean egiterik izan ez genuenez, autogonbidapena medio, oraingoan ez dugu hutsik egingo. Kirol askotan denboraldiko azken txapan sartu dira eta beraien egoera zein den aztertuko dugu, igoerak, jaitsierak, faseak… denetarik izango dugu.

Honetaz gain, igandean plaieroen final erdiak izango dira jokoan Zarauzko hondartzan eta bertan gerta daitekeena aztertuko dugu beti bezala kiniela egitearekin batera.

Denbora izanez gero, herriko beste kirol ekitaldi batzuk ere aipatuko ditugu, “Zarauzko bi harri” lehiaketa besteak beste. Beti bezala, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia, 20.00tatik aurrera FMko 99.3an!

RAMONES taldearen inguruko 2. ZarataZarautz saioa prest dugu

Aste honetako ZarataZarautz irratsaiora Garmne itzuliko zaigu. Ramones taldearen inguruko monografiko batekin hasi zen duela hilabete inguru eta aste hontan jarraituko dugu taldearen diskografia errepasatzen. Beti bezela, guzti hau 21:30etatik aurrera izango duzue entzungai.

Irratsaioa entzun nahi baduzue podcastean duzue. Playlista berriz HEMEN.