Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Maoriei bixita

Opor eder batzuen ostean hemen gara berriz ere bueltan eta aste honetako protagonistak Zelanda Berrian ikusi, ikasi eta bizitakoak kontatuko dizkigu gaurko saioan.

Ander Eizagirre, “Risi” bezala ezagunagoa, izango dugu gure uhinetan gugandik oso urrun kokatzen den herrialde honi buruzko nondik norakoak kontatzeko asmotan, bertan 2 aldiz egoteko parada izan baitu.

Beraz sintonizatu 21:30etatik aurrera Arraio Irratia eta gozatu gurekin batera!

Playeroetako txapeldunak biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan playeroetako txapeldunak izango ditugu gela arroxean. Pasa den larunbatean jokatu ziren hondartzako futboleko 75. urteurreneko finalak eta bertan Lukas eta Talai Mendi izan ziren kopako txapeldunak, Kebidek eta Asti aldiz ligakoak. Hau jakinik, saioaren lehendabiziko atalean kopako txapeldunak edukiko ditugu eta ondoren ligakoak.

Beti bezala saio entzun nahi baduzu, sintonizatu 20.00tatik aurrera Arraio Irratia FMko 99.3an!!