Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Ekoalde Nafarroako proiektu berria eta sendabelarrak gaurkoan

Gaurko ttirriki ttarraka(hankak lurrean) irratsaioan senda belarrak landuko ditugu  Sara Letamendiaren ahotik eta jakinduriatik.  Dagoeneko lora galtzen hasia den elorri zuria eta larrosaren gainean jardungo zaigu Sara. Bestetik Nafarroan garatzen hasi den ekimen berri baten inguruan ariko gara hizketan, hain zuzen Ekoalde egitasmoaren kide den Asierrekin.  Gaurkoan ere arratsaldeko 20:00 21: 00 artean. Osasuna eta Askatasuna!!!

Indurainen pare Asiako herrialde bitxi batean

Txirrindua hartu eta Kyrgyzstan-eko txoko berezienen inguruan jardungo dugu gaurko irratsaioan entzule maiteok. Bai ondo irakurri duzue, KYR-GYZS-TAN!! Eta non dago ba herrialde ezezagun hori?

Horren erantzuna eta hilabetez pedalei ematen izandako esperientziak ekarriko dizkigute gurera gaurkoan Asier Aranburu eta Gorka Lertxundik. Ez dira honelako herrialde ezohikoak ezagutzeko aukerak egunero izaten beraz badakizue…

Arraio Irratian elkartuko gara 21:30etatik aurrera!

Bihar ez da Izerditan blai saiorik izango

Kaixo entzule maite!

Bihar, asteazkena, ez da Izerditan blai saiorik egongo. Herri hauteskundeak medio, alkategaien arteko eztabaida antolatu dugu ZarauzkoHitza eta Erlorekin batera bihar 19.00tatik aurrera Modelo aretoan. Honenbestez, gure saioa egiteko modurik ez dugu izango. Entzuleoi, eztabaida horretan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu, bai zuzenean bertaratuta, FMtik entzutera zein twitter bidez zure galdera luzatzera #M26Zarautz traolaren bitartez. Sare sozialetan gehien errepikatzen diren galderak egiteko modua izango denez baliatu zure aukera eztabaidan parte hartzeko.