Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

KOSTA KASTA BUELTAN DA

Kaixo guztioi!
Piztu irrati horiek, garbitu belarritxoak eta hasi 99.3fm-a sintonizatzen… Badatorrelako, bueltan delako, aurtengo DBH 4. mailako ikasleen hilebeteroko irratsaioa! KOSTA KASTA, hilebeteko azken asteazkenetan, iluntzeko 19:00etatik aurrera, Zarauzko Arraio irratian!
Urriko azken asteazken honetan, urriak 30, izango da aurtengo ikasleen lehen emanaldia, eta irratsaio oso interesgarria prestatu dute! Gai ugarirekin datoz oraingoan: aurkezpena, area 51, urriak 12ko jai egun arrotza, Nekane Saroberi elkarrizketa, Altsasuko eta Procés-eko auziak, Intzak hik musika taldeari elkarrizketa, entzuleen abestien Top 5-a, ikasleen aitormen eta aholkularitza tartea, arrauna, errugbia, zozketa eta gehiago! 

Putzuzuloko urteurrena Amerikako erdigunean ospatuko dugu!

Apa kaixo!! Hemen garela berriz ere bidaia eder bati aurre egiteko prest!!


Azken bidaian ez bezala, oraingo honetan berotara gerturatuko gara. Beñat Aristi izango da gaur bezalako egun bereziko gonbidatua, gure gaztetxe maiteak 14 urte betetzen ditun egunean hain zuzen ere! Azken udan Mexiko eta Guatemalan zehar galduta ibili zen eta bertako esperientzia gurekin elkarbanatzeko asmotan datorkigu.


Beraz badakizue, 21:00etan puntu puntuan piztu Arraio eta gozatu!!

Oier Aizpurua gurian!

Aste hontan “Xagua” izango deu arratoi artian, Lasarte-Oriako saiua aztergai deularik. Bestalde, asteburuko zarauztarran saiuak eta aurreko asteburukuai ere ingo dieu tartetxua…

Eta nola ez, XIII. Kopla Txapelketako beste gonbidatu baten berri emangoizuegu!