Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Zarauzko amesgaiztoen liburua

Kaixo entzule!

Gaurko irratsaioan etorri zaigu Samai-zuloko sorgina, eta nola etorri ere! “Feminismoa %99aren alde” izenburua duen liburua hartu du hizpide.

Ondoren Haritz Larrañagarekin solastu gara, “Zarauzko Amesgaiztoen liburua”ren egilea da eta herrian izan diren indarkeria politikoko gertakariak barne biltzen dira bertan.

Amaitzeko, eta ohiturari jarraituz, otsailaren 9ko efemerideak ere izan ditugu.

Entzun ezazue, etzarete damutuko eta”

Errugby kontuak biharko saioan

Kaixo entzule maite! Biharko saioan Zarautz errugby taldeko kideak etorriko zaizkigu gela arroxera. 6 nazioen lehiarekin batera herrian dugun taldearen xehetasunak bilduko ditugu lehen eskutik. Aldaketen ostean, talde gaztea osatu dute Zarauzko beltzek, honen inguruan eta beste hainbat konturen inguruan arituko gara beraiekin.

Honetaz gain, 76. Pako Urkia hondartzako txapelketako jardunaldi berri baten atarian gaudela jakinda, lehenik eta behin azken jardunaldia errepasatuko dugu (denborarik badugu) eta 10. jardunaldiko kiniela ere egingo dugu. Anima zaitez zu ere gure kinielak parte hartzera! Hau dena beti bezala, bihar, asteazkena 21.00tatik aurrera izango duzu entzungai, Arraio irratian FMko 99.3an non bestela!

Grebaren balorazioa eta Samai-zuloko sorgina igande honetan!

Kaixo entzule!

Gaurko saioan urtarrilaren 30eko grebaren balorazioa egin dugu hainbat kiderekin. Hasteko Donostia aldera joan gara, bertan antolatu zen erresistentzia kutxan parte hartu duen Josuren testigantza jasotzeko. Ondoren Joseba Alvarezek “Piztu Donostia” ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu, baita grebaren balorazioa egin ere. Jarraian Zarautz aldera etorri gara eta Ainhize (Sare feminista), Xabi (ELA) eta Aihotzekin (LAB) herrian greba nola joan zen aztertu dugu, besteak beste.

Gaurkoan Samai-zuloko sorgina ez da etorri, erratza aparkatzeko arazoak izan dituela eta, datorren asterako utzi behar izan dugu kolaborazioa. Irratsaioa amaitzeko ordea efemeride sorta ederra eduki dugu. Entzun ezazue!