Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Sandwichman eta bere abenturak

Beste aste batez hemen gara, gaurkoan Pablorekin Londresen 5 urte luzeetan bizi izan zituen esperientzia zirraragarriak partekatzeko asmotan.

Gaurko gonbidatua ezagututa ziur gaude hiri ikusgarri honen ikuspegi ezberdin bat ezagutzeko parada izango dugula. Beraz ez galdu 21:00tatik aurrera motxila hartu eta hiri berri hau ezagutzeko aukera!

Elkartasun eguna, Dispertsioff eta liburuzaina

Kaixo lagunok!

Asteburuan euskal preso eta iheslari politikoekin lotutako ekintzak izan dira Zarautzen eta Orion, eta horien inguruan arituko gara gaur. Batetik, Zarauzko Elkartasun Egunerako Ekaitz Sirventek helarazitako mezua entzuteko aukera izango dugu, eta bestetik, Orioko Dispertsioff ekimenaren antolatzaileetako batekin egindako elkarrizketa. Kolaboratzaileen tartean, Ibai gure liburuzaina arituko zaigu gaurkoan, eta efemeride berezirik ere ez dugu faltako.

Igandero bezala, 21:00etatik aurrera Arraio Irratian! FM 99.3!

Iñigo Arratibel lasterkaria biharko saioan

Biharko saioan Iñigo Arratibel izango da gurean igandean Donostiako maratoia egiteko asmotan dabilelako. Hortaz, froga hau prestatzeko eman beharreko pausuak zeintzuk diren ezagutzeko.

Korrika aritzeaz gain, playerotan ere hasi zaigu Iñigo eta nola ez, guk ere tarte bat eskaini beharko diegu, bi jardunaldi jokatu dira eta hauetan jazotakoa aipatuko dugu. Gainera asteburu honetan mutilek beste jardunaldi bat izango dute eta horko kiniela ere egin beharko dugu. Beraz, badakizu, ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!