Podcast: Play in new window | Download
Gure jarraitzaile sutsuenetako bat! Komunikatzeko modua aldatu behar izan dugu maina dudik gabe merezi izan du! Ez galdu Arnauen umorea, denentzako dago eta!!

Podcast: Play in new window | Download
Gure jarraitzaile sutsuenetako bat! Komunikatzeko modua aldatu behar izan dugu maina dudik gabe merezi izan du! Ez galdu Arnauen umorea, denentzako dago eta!!

Podcast: Play in new window | Download
Aurreko astean Gaizkiñe taldearekin egin genuen bezala, gaurkoan gure hemerotekan aurkitu dugun talde baten kontzertuarekin gatoz. 2007ko urtarrilaren 20an Ki Sap talde Valentziarra eduki genuen Putzuzuzulon eta kontzertu hortako audioa aurkitu dugu duela gutxi. Talde aski ezaguna dugu Valentziarra inguru hauetan, askotan izan ditugu eta Zuen gozamenerako podcastean duzue kontzertua osorik.

Podcast: Play in new window | Download
Kaixo!
Ahal dugun bezala, baina iganderoko zitarekin jarraitzen dugu ahuntzok COVID-19ak ekarritako salbuespen egoera ere. Aste honetan LAB eta ELA sindikatuetako kideekin elkarrizketak izango ditugu, Zarauzko eta inguruko berri izateko. Iñaki Gil de San Vicente pentsalari marxista ere elkarrizketatuko dugu, haren ikuspuntua jasotzeko.
Eta noski, ohiko efemeride eta umorerik ere ez zaigu faltako, aste honetan utzi gaituen lagun bati egindako omenaldiaz gain. Gora bihotzak! Igandero 21:00etatik aurrera, Arraio Irratian! FM 99.3!

Podcast: Play in new window | Download

Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun Leihotik At! podcasta!
HIRUGARREN ATALA: “Itzaletik argiraâ€
Pertsona ikusezinen kontakizun anonimoak dakarzkigu hirugarren saio honetan. Itzalpean lanean aritzen diren horietako baten testigantza, bere identitatea anonimotasunean mantenduta. Segurtasun ezaren eta menpekotasunaren adierazle.
Osasun eta krisi sozial honen aurrian, Zarauzko Danda Gazte Asanbladako kidiok eztakau besuak gurutzatuta geatzeko asmoik. Guk argi dakau: isolamenduan aurrian erantzun kolektibua ta desinformaziyuan aurrian begirada kritikua. Etxian gaude, bakartuta, isolatuta… Baino ez dezaun egoera ontzat eman.
Findu belarriya ta zorroztu ikuspuntua. Entzun ‘Leihotik At!’ podcasta!

Goizeko 10:00etan aste hontako irratsaio guztien errepikapenak eskeiniko ditugu. Gaueko 21:00retan Danda Gazte Asanbladako kideek eginiko Lehiotik at! podkasta eskeiniko dugu. Eta ondoren kontzertua! Gaizkiñe eta El Corazón del Sapo taldeen kontzertuak izango dira entzungai 22:00etatik aurrera.
Etxean geratu behar bazara, sintonizatu Arraio Irratia FMko 99.3 edo arraio.eus webgunean!