Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

Isolamenduan aurkako V. bertso saioa!

Bosgarren saio’re iritsi gea daoneako. Aste hontan beste duelo bat izango deu gurian: zarauztarrak getaiarran aurka! Zarautz, Ainhoa Agirreazaldegi eta Iñigo Mantzizidor “Mantxi”-k ordezkatuko dute. Getaya berriz, Danel Olano eta Libe Goenagak.

Astero bezela 20tatik aurrea 99.3 FM eo http://arraio.eus atariyan!

Izan Arraio, Entzun Arraio!

Xabier Mikel Errekondori eginiko elkarrizketa ekarriko dugu gogora

Kaixo entzule maite!

Biharko saioan orain 9 urte eginiko elkarrizketa gogoangarri bat berreskuratu dugu zuen (eta geure) gozamenerako. Aurkezpen askorik behar ez duen pertsona da Xabier Mikel Errekondo, baina badaezpada hor doa: eskubaloi jokalaria beti ere goi mailako taldeetan aritua eta horren ostean politikan ere aritua Usurbilgo alkate eta Espainiar estatuko kongresuko diputatu besteak beste.

Badakizue, une on bat igaro nahi baduzue ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio Irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3an!!