Press "Enter" to skip to content

Kategoria: Berriak

2014ko kontzertu eder bat larunbat honetan entzungai!

2014ko otsailaren 7an kontzertu akustiko itzel bat edukiko genuen Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Mor More hirukote Zarauztarren disko aurkezpena aitzaki hartuta, Mor More bera, Arrutiko Intxaurrak zarauztarra eta Kasernarat taldeko abeslaria den Eneritz Furya edukiko genituen zuzenean.

Arraio Irratiak kontzertu hura zuzenean emititzeaz gain grabatu ere egin zuen eta horixe entzuteko aukera izango da larunbat honetan gaueko 22:00etatik aurrera.

Lehenago ordea, alarma egoerako ohiturei jarraituz, goizeko 10:00etatik aurrera aste honetako irratsaioen errepikapenak izango dituzue entzungai eta gaueko 21:00etan Dandakoen podkasta ere bai.

Herriko taldeen egoeraren errepasoa biharko saioan

Kaixo entzule maite!

Hemen gara berriz ere zuzeneko saio berri batekin. Oraingo honetan herriko taldeen egoera errepasatuko dugu protagonistekin batera. Covid-19aren krisi honekin kirol jarduerak bertan behera geratu dira. Honek hainbat ondorio eragin utzi ditu liga ezberdinetan, batzuk bertan behera geratu dira eta beste batzuk oraindik airean daude. Honen guztiaren inguruan gehiago jakiteko ez hutsik egin eta sintonizatu Arraio irratia 21.00tatik aurrera FMko 99.3An!!